86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 968/2010 hitzezko judizioa (PZL 2010)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Zati batean baiesten dut Maror Optics S.L.k jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean dagoen José Luis Resano Ibáñez jauna kondenatzen dut demandatzaileari hirurehun eta hogeita lau euro eta berrogeita hamar zentimo (324,50 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta José Luis Resano Ibáñezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1010406