86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa. Aprobetxamendua emateko eskaera

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Mikel Xabier Ayestarán Ostolaza jauna.

IFZ: 44129695 D.

Helbidea: Lapabide kalea, 3 - Igeldo, 20008 Donostia (Gipuzkoa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Infernuko Erreka.

Eskatutako emaria: 0,03 l/s.

Tokia: Sarasola alderdia.

Udalerria eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, familia bakarreko etxebizitza baterako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Mikel Xabier Ayestarán Ostolaza jaunak 0,03 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du Infernuko errekatik ura hartzeko, Beintza-Labaiengo (Nafarroa) udal mugapean, etxeko erabileretarako.

Ura iragazki baten bidez hartzen da. Iragazkia Infernuko errekako ohearen gainean dago, legarrez estalita. Iragazkiari lotutako hodiak 3 m³-ko biltegi batera eramaten du ura. Biltegitik polietilenozko hodi batek bideratzen du ura etxebizitzaraino. Hodi horrek 25 mm-ko diametroa du eta 675 m-ko luzera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko maiatzaren 26an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1010049