86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Ediktua. Errekurtsoa, maisu-maistren lekualdatze lehiaketako behin betiko merezimenduen zerrenden aurka.

Behean aipatzen diren izangaiek errekurtsoa jarri dute apirilaren 21eko 1436/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman zuen eta, haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Maisu-maistren Kidegoaren lekualdatze lehiaketarako deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko merezimenduen zerrendak onetsi ziren. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 2101/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta behean adierazten diren espezialitateei eragiten die, ezen 10 egun balioduneko epea baitute, jakinarazpen hau argitaratzen denetik hasita, behar izatera, Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusian dagoen espedientea ikusteko eta, kasua bada, bidezko alegazioak aurkezteko.

ERREKURTSOGILEA

ESPEZIALITATEAK

REDONDO GARCÍA, MARÍA PILAR

"ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA" / "PT" (GAZTELANIA)

MARTÍNEZ IRIARTE, ANA MARÍA

"LEHEN HEZKUNTZA" / "MUSIKA" (GAZTELANIA)

ARIZTIMUÑO ZUBILLAGA, MARIA ARANZAZU

"EUSKARA" (NAFARROA)

Iruñean, 2010eko ekainaren 16an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1010586