86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1535/2010 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 24ko 1463/2010 Ebazpenean antzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran, izangai 1 izendatu zen eta 3 kontratatzea bidezkoa dela xedatu. Lanpostu horietarik 10 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 1463/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran izangai 1 izendatu eta 3 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen. Lanpostu horietarik 10 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Xedapen zatiko 3. puntuan, Beatriz Arrarás Hidalgo andreari esleitutako lanpostuaren zenbakian akatsa antzeman da, eta bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuzendaritza nagusi honen maiatzaren 24ko 1463/2010 Ebazpenean antzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran, izangai 1 izendatu zen eta 3 kontratatzea bidezkoa dela xedatu. Lanpostu horietarik 10 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Hortaz, xedapen zatiko 3. puntuan, hauxe dioen lekuan: "Beatriz Arrarás Hidalgo andreari esleitzea 7241 zenbakiko lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, "El Vergel" zahar etxeari atxikia, Iruñean aritzeko", hauxe behar du: "Beatriz Arrarás Hidalgo andreari esleitzea 7240 zenbakiko lanpostu hutsa, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, "El Vergel" zahar etxeari atxikia, Iruñean aritzeko".

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, jakinaraztea Olga Bezares Herrero eta Beatriz Arrarás Hidalgo andreei, adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat, eta agintzea bidezko zuzenketa sartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011143