84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Laborategiko laguntzaile teknikoen (Herri Lanak) oposizioaren aurkako errekurtsoaren iragarkia.

Maiatzaren 5eko 57/2009 Ebazpenaren bitartez (2009ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko laguntzaile tekniko (Herri Lanak) izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Lara Acereda Madorrán andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren aurka. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten. Alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 24an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011135