84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Sukaldari izateko deialdiaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 11ko 87/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2009ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa).

Eduardo López Iborra jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 11ko 87/2009 Ebazpenaren aurka, aipatu deialdia onesten baitu, hautaketa sistemari dagokionez. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 17an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011013