84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko deialdiaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 214/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari nagusi eta alboko zaindari nagusi izateko 14 lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen (2008ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa).

Nekane Vizcay Urrutia andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko ekainaren 23an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1011012