84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 21ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitutako gradu, master eta doktoretza titulu ofizialak eskuratzeko ikasketak ezartzeko baimena ematen duena.

Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrua (EGMHE) 1999. urtean hasi zen eratzen, Boloniako Adierazpenarekin. Esparru horren helburua da "unibertsitateko titulazioen sistema bat, erraz ulertu eta konparatzen ahal dena, egokitzea, Europako unibertsitate sisteman lanaren lorpena eta lehiakortasuna bultzatzeko". Egokitze prozesua osatzeko jarri zen epea 2010. urtea da.

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak unibertsitateko irakaskuntza ofizialen egitura ezartzen du Espainian, bai eta, EGMHEren esparruan, tituluak lortzera bideratutako ikasketa planek gainditu beharreko egiaztapen eta akreditazio prozedura ere.

Errege dekretu horretan araututako prozeduraren arabera, ikasketa planak prestatzea unibertsitateei dagokie, plan horiek egiaztatzea Unibertsitateen Kontseiluari, plan horiek baimentzea autonomia erkidegoei eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan sartzea Ministroen Kontseiluari.

Urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura ezarri zuen. Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 30eko 114/2009 Foru Aginduaren bidez, prozedura hori Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitu zaio. Foru agindu horrek Nafarroako Gobernuari prozedura ezartzen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialen ezarpenerako baimena eman dezan, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan EGMHEri egokituta eman diren lehenengo bi tituluak Haur Hezkuntzako Maisu-maistren gradua eta Lehen Mailako Maisu-maistren gradua izan dira, Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 24ko Erabakiaren bidez onetsi eta gero. Horren ondoren, Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 15ean emandako Erabakiaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitateko masterra ezartzea onetsi zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatu du EGMHEko gradu, master eta doktoretzako titulazioen mapa berriko ikasketa planen diseinua, unibertsitateko ikasketen gaur egungo eskaintza ordezteko. Ebaluazioaren eta Kalitatearen Agentzia Nazionalak (ANECA) plan horien aldeko ebaluazioa egin du eta Unibertsitateen Kontseiluak positiboki egiaztatu ditu.

Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak ezartzen duen moduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak aurkeztu diren titulazio guztietako ikasketa planen proposamenen aldeko txostena egin du.

Prozesu horren ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Gobernuari baimena eskatu dio 2010-2011 ikasturterako eskaintza akademikoa osatuko duten titulazio ofizialen mapako titulazioak ezartzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztutako agiriak aztertuta, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatutako tituluak ezartzearen aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Gradu, master eta doktoretza tituluak eskuratzera bideratutako ikasketak, erabaki honen eranskinean jasoak, ezartzeko baimena ematea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak prestatutako ikasketa planetan ezarritakoaren arabera. Ebaluazioaren eta Kalitatearen Agentzia Nazionalak (ANECA) plan horien aldeko ebaluazioa egin du eta Unibertsitateen Kontseiluak positiboki egiaztatu ditu.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza Ministerioari igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari igor dakion eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dadin.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari igortzea, eta adieraztea erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari zuzendua, jakinarazi eta biiharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

EGMHEren esparruko titulazio berrien zerrenda
Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Graduak:

1.-Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua.

2. -Zuzenbideko gradua.

3.-Soziologia Aplikatuko gradua.

4.-Gizarte Laneko gradua.

5.-Ekonomiako gradua.

6.-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua.

7.-Erizaintzako gradua.

8.-Fisioterapiako gradua.

9.-Ingeniaritza Elektromekanikoko gradua.

10.-Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua.

11.-Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua.

12.-Telekomunikazioen Teknologietako Ingeniaritzako gradua.

13.-Informatikako Ingeniaritzako gradua.

14.-Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua.

Oharra: Haur Hezkuntzako Maisu-maistraren gradua eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren gradua Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez onetsi ziren.

Unibertsitateko masterrak:

1.-Ingurumen Agrobiologiako unibertsitateko masterra.

2.-Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitateko masterra.

3.-Agrobioteknologiako unibertsitateko masterra.

4.-Komunikazioetako unibertsitateko masterra.

5.-Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiken unibertsitateko masterra.

6.-Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitateko masterra.

7.-Enpresaren Kudeaketa, Antolaketa eta Ekonomiako unibertsitateko masterra.

8.-Historiari, Eremuari eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuen unibertsitateko masterra.

9.-Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiaren eta Kalitatearen unibertsitateko masterra.

10.-Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitateko masterra.

11.-Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitateko masterra.

12.-Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuaren eta Konputazionalaren (IMAC) unibertsitateko masterra.

13.-Matematika arloko Ikerketaren Hastapeneko unibertsitateko masterra.

14.-Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitateko masterra.

15.-Musika Gaitasunen Garapeneko unibertsitateko masterra.

16.-Modelizazio Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitateko masterra.

17.-Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitateko masterra.

18.-Kimika Iraunkorreko unibertsitateko masterra.

19.-Osasun Publikoko unibertsitateko masterra.

20.-Teknologia Informatikoetako unibertsitateko masterra.

21.-Energia Berriztagarrietako unibertsitateko masterra: sorkuntza elektrikoa.

22.-Erizaintzako Zainketen Kudeaketako unibertsitateko masterra.

Oharra: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitateko masterra Nafarroako Gobernuaren 2010eko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Doktoretzako programa ofizialak:

1.-Ingurumen Agrobiologiako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

2.-Arteen eta Humanitateen Doktoretzaren Programa Ofiziala.

3.-Bioteknologiako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

4.-Zientzietako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

5.-Osasun Zientzietako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

6.-Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen Doktoretzaren Programa Ofiziala.

7.-Ondarearen arloko Zuzenbide Pribatuko Doktoretzaren Programa Ofiziala.

8.-Musika Gaitasunen Garapeneko Doktoretzaren Programa Ofiziala.

9.-Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiken Doktoretzaren Programa Ofiziala.

10.-Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketako Doktoretzaren Programa Ofiziala (Business Economics).

11.-Energia Berriztagarrien Doktoretzaren Programa Ofiziala.

12.-Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

13.-Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuaren eta Konputazionalaren Doktoretzaren Programa Ofiziala.

14.-Ingeniaritza eta Arkitekturako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

15.-Esku-hartze Sozialaren eta Ongizate Estatuaren Doktoretzaren Programa Ofiziala.

16.-Metodo Matematikoen eta Aplikazioen Doktoretzaren Programa Ofiziala.

17.-Kimika Iraunkorreko Doktoretzaren Programa Ofiziala.

18.-Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoretzaren Programa Ofiziala.

19.-Osasun Publikoko Doktoretzaren Programa Ofiziala.

20.-Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiaren eta Kalitatearen Doktoretzaren Programa Ofiziala.

21.-Komunikazioen Teknologiako Doktoretzaren Programa Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1010963