84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2010eko ekainaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa, kreditu gehikuntza baita, 32.804,97 eurokoa, 1.581.690 kontu-sailean (Basogintzako hobekuntza lanak). Finantzabidea eginen da diru-sarrera handiagoaren kontura, hain zuzen ere 1.45501 Nafarroako Ingurumen Departamentuko diru-laguntza izeneko kontu-sailetik.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2010eko ekainaren 15ean.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L1010542