84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2010eko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zizur Nagusiko Udalaren 2010eko aurrekontu luzatuan kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren bidez eginen dena.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2010eko ekainaren 25ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1011278