84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Eltzaburuko U.E.1 exekuzio unitatea (427. lurzatia, 18. poligonoa) borondatez birzatitzeko proiektuaren espedientea eta Udalari hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko hitzarmena, Mendiartea, S.L.k sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 167, 168, 169, 149, 150. artikuluetan eta hurrengoetan eta bat heldu direnetan, 25, 26, 151 eta 168.b) artikuluetan, 76, 74 eta 81. artikuluei dagokionez, zehaztutako ondorioak izan ditzan ematen da argitara.

Larraintzarrens, 2010eko ekainaren 9an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1010544