84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizazio proiektua eta exekuzio hitzarmena.
Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Eltzaburuko U.E.1 exekuzio unitatearen (427. lurzatia, 18. poligonoa) urbanizazio proiektuaren espedientea, unitate horretako exekuzioari dagokiona, Mendiartea, S.L.k sustaturik. Hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24, 25, 26, 134, 76, 74 eta 81.1 artikuluetan zehaztutako ondorioak izan ditzan, argitara ematen da iragarki hau.

Larraintzarren, 2010eko ekainaren 9an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1010535