84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2010eko aurrekontua, plantilla organikoa, langileen
zerrenda eta lan eskaintza. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita plantilla organikoa, langileen zerrenda eta lan eskaintza ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko direla, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2010eko ekainaren 1ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1010698