84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa determinazio xehakatuetan.
Udalaren Hirigintzako Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2009ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki du aldaketa behin betiko onestea Udalaren Hirigintzako Plan Orokorrean, honako hauek lortu beharrez: soberako lurzatiaren definizioa; haren kalifikazio aldaketa, beheko solairuan ekipamendu eta bizitegitarako erabilera izan dezan, eta partez Udalaren ekipamenduetarako lurzatian sartzea, eta partez UC1 unitatean, espedientean dagoen proiektuan zehatz-mehatz jasotzen den bezala.

Hona hemen onetsitako aldaketa:

1.-Xedea.

Dokumentu honen xedea da hiri lurzoru finkatu gabeko U.E. R-1 unitatearen eta hiri lurzoru finkatuko U.C.1 unitatearen arteko mugapena aldatzea, ondoriozko lurzatiak arautu eta lurzati berri bat mugatzeko; azken horretan beheko solairuko eraikuntzak baimenduko dira eta eremu publikoari bukaera hobea emanen zaio.

3.-Aldaketaren esparrua.

Aldaketak 8 m²-ko azalerari eragiten dio, U.E. R-1eko ekipamenduetarako lurzatiaren puska izatera pasako baita, eta baita 49 m²-ko azalera bati, zeina U.C.1ean sartu eta soberako lurzati deklaratzea ahalbidetuko baitu.

4.-Proposamenaren deskribapena.

Proposatutako aldaketarekin U.E. R-1ean bide publikoetarako azalera 57 m² txikituko da, unitate horren ekipamenduetarako azalera 8 m² handituko da, eta hiri lurzoru finkatuan lurzati berria sortuko, 49 m²-koa; azken horretan, beheko solairuko eraikinak soilik egin ahalko dira.

Udal jabetzakoa izanen den lurzati berri bat sortuko da, besterendu ahalko dena.

5.-Proposamenaren arrazoiak.

Udalaren Plan Orokorra prestatu zenean mugatu egin ziren bai ekipamenduetarako lurzatia bai aldaketa honekin ukitzen den U.E. R-1 unitatearen esparruko espaloia ere. Mugatze hori momentu horretan zeuden lurzatiak kontuan hartuz egin zen eta ez eremu publikoaren diseinatze arrazoiak zirela medio, izan ere espaloia handitu egin da arrazoirik gabe.

Momentu honetan U.E. R-1 unitatea urbanizatzen ari dira eta obrak egiterakoan eremu horretan antolamendutik kanpo ziren eraikuntzak eraitsi dira. Ondorioz, agerian gelditu da Estación kaleko 7ko eraikinaren mehelina, zeina Udalaren Plan Orokorraren arabera eremu publikora ematen duen fatxada izanen baita.

Orobat, egiaztatu da espaloiak forma arraroa duela eremu horretan, batean zabaldu eta ondotik estutu egiten baita ageriko arrazoirik gabe.

Aurrekari horiek kontuan harturik, ondorioztatu da hobe litzatekeela lurzatien mugak eta izan daitezkeen eraikinen lerrokadurak erregularizatzea.

Erregularizazio horretan bi eremu berri sortuko lirateke; bata, 8 m²-koa, U.E. R-1eko ekipamenduetarako lurzatiari atxikita eta, bestea, 49 m²-koa, bizitegietarako azalera gisa, beheko solairuko eraikuntzak jaso ahalko lituzkeena.

Kontuan hartuz, U.E. R-1 unitatearen eraikigarritasuna agortua dela, eta ikusirik erregistroan inskribatu den birzatiketa proiektua, Udalak egokitzat jo du sortuko den 49 m²-ko lurzati hori hiri lurzoru finkatuan sartzea, bizitegietarako erabilerarekin eta planoetan ezarritako lerrokadurekin.

Espediente honetan jasotako lurzoru azalera zoru publikoaren parte bazen ere, ez zen kontuan hartzen U.E. R-1 unitateko eremu libre publikoko edo ekipamenduetarako eremuetako azalera konputagarrietan.

........

7.-Aldatuko diren agiriak.

Azaldutako aldaketak hein batean aldatu egiten du O-3.1 planoa (Erabilera xehakatuak) eta G-3.1 planoa (Lurralde desagregazio xehakatua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erriberrin, 2010eko ekainaren 11n.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1010340