84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Lizentziak ematea etenik 2. Poligonoko 2. sektorean

Udalak, 2010eko ekainaren 9ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Etxauriko Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hau hartu zuen:

Udal honek, Etxauriko Udal Planeko 2. sektorearen erreforma aztertzeko helburuarekin, dagokion aldaketaren hasierako onespenaren aurretik, halakorik bada, eten eginen du lurzatiketak, eraikuntzak eta eraispenak egiteko lizentziak ematea, eremuetan edo erabilera jakin batzuetarako, eta hortaz, aginduko du esparru horretan lizentziak ematea eten dadila.

Sektore hori berriki aldatu egin da, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen babesean. Nolanahi ere, nahiz eta legearen arabera ez dagoen sektore horren funtzionamendurako inolako trabarik, hirigintzaren aldetik zenbait arazo daude, gure ustez aztertu beharrekoak, ondotik egokitzeko planeamenduan aldaketa eginez.

Etete hori egiten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren babesean eta ez dago laugarren idatz-zatiko debekuaren menpe, izan ere, nahiz eta sektore hori aurreko hilabeetan aldatu den Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruko 6/2009 Foru Legearen babesean, aldaketa hori eteterik egin gabe egin baitzen, hirigintzako legediak eskaintzen dituen bi bideetariko bat ere erabili gabe, alegia.

Aldaketa horrek Etxauriko Udal Planeko 2. poligonoko 2. sektorean indarrean den hirigintzako araubidea ukituko du. Sektore horretan sartzen dira ondoko lurzati eraikigarriak eta horietan lizentzien etete araubidea aplikatuko da onespen honetatik hasita: 593, 594, 595, 596, 597, 598, 599, 600, 601, 602, 603, 604, 605, 606, 607, 608, 609, 610, 611, 612, 613, 614, 615, 616, 617, 618, 619, 620, 621, 622, 623, 624, 625, 626, 627, 628, 629, 630, 631 eta 632.

Aho batez erabaki da:

1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren babesean, lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak ematea etetea, Etxauriko 2. poligonoko 2. sektorearen esparruan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udalaren iragarki oholean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Etxaurin, 2010eko ekainaren 18an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1010595