84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2010eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketa puntuala Udal Planeko antolamendurako determinazio xehakatuetan, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko 2006/2009 Foru Legea aplikaturik, Catalán Vallejo, S.I.k bultzatua 3. exekuzio unitaterako, 1. banaketa eremuan baitago, Catalán Vallejo, S.L. enpresak sustatua.

Jarraian zehazten da Hirigintzako Araudi Partikularrak ukitutako aldaketa:

AR-1 banaketa eremuko Plan Partziala Justifikatzeko eta Azaltzeko Memoriaren 6. kapituluko eraikigarritasun taula, eraikigarritasuna handituz etxebizitza babestuaren aukera agertzen duena, hauxe da:

UNITATEA

LURZATIAREN AZALERA

BEHEKO SOLAIRUKO OKUPAZIOA

LURZORU LIBRE PRIBATUA

ERAIKIA, GOIKO SOLAIR.

AZALERA ERAIKIA, GUZTIRA

APROB., GUZTIRA

ETXEB. KOP.

U 3.1.

2.775,00 m2

720,00 m2

1.275,00 m2

4.320,00 m2

5.040,00 m2

4.804,00 AU

36,00

U 3.2. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.300,00 m2

3.100,00 m2

3.241,00 AU

24,00

U 3.3. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.300,00 m2

3.100,00 m2

3.241,00 AU

24,00

U 3.4. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.300,00 m2

3.100,00 m2

3.241,00 AU

24,00

U 3.5. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.300,00 m2

3.100,00 m2

3.241,00 AU

24,00

U 3.6.

1.820,00 m2

910,00 m2

910,00 m2

1.200,00 m2

2.110,00 m2

2.201,00 AU

11,00

U 3.7.

3.530,00 m2

1.765,00 m2

1.765,00 m2

2.450,00 m2

4.215,00 m2

4.392,00 AU

22,00

U 3.8.

4.200,00 m2

2.100,00 m2

2.100,00 m2

2.900,00 m2

5.000,00 m2

5.210,00 AU

26,00

U 3.9.

2.207,00 m2

883,00 m2

1.324,00 m2

883,00 m2

1.766,00 m2

2.251,00 AU

6,00

U 3.10.

3.260,00 m2

1.304,00 m2

1.956,00 m2

1.304,00 m2

2.608,00 m2

3.325,00 AU

9,00

U 3.11.

3.788,00 m2

1.515,00 m2

2.273,00 m2

1.515,00 m2

3.030,00 m2

3.864,00 AU

11,00

TOTAL

32.012,00 m2

12.397,00 m2

17.235,00 m2

23.772,00 m2

36.169,00 m2

39.011,00 AU

217,00

(*) Oinarrizko unitateetako batek aukeratzen badu babes ofizialeko etxebizitza gisa eraikitzea, hauek izanen dira gehieneko balioak:

U 3.2. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.800,00 m2

3.600,00 m2

3.241,00 AU

30,00

U 3.3. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.800,00 m2

3.600,00 m2

3.241,00 AU

30,00

U 3.4. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.800,00 m2

3.600,00 m2

3.241,00 AU

30,00

U 3.5. (*)

2.608,00 m2

800,00 m2

1.408,00 m2

2.800,00 m2

3.600,00 m2

3.241,00 AU

30,00

Oinarrizko unitate berean, babes ofizialeko etxebizitza kolektiboaren bloke bat eta etxebizitza kolektibo librearen bloke bat egiten direnean, baimendutako handitzeak %50era murriztuko dira.

22. artikulua. Antolamendu alternatiboa:

A. Etxebizitza kolektibo librea, B+2+A.

Aukera hau ezarri da oinarrizko unitate hauetarako:

-1. exekuzio unitatea: U.1.2, U.1.3.

-2. exekuzio unitatea: U.2.3, U.2.4.

-3. exekuzio unitatea: U.3.2 U.3.3, U.3.4, U.3.5.

-5. exekuzio unitatea: U.5.3, U.5.4, U.5.5, U.5.6, U.5.7, U.5.8.

Aukerako antolamendu baten bidez garatzen ahalko dira, eta handik bolumetria desberdina sortuko da, B+2+A tankerako etxebizitza kolektibokoa, hirigintzako tramitaziorik egin beharrik gabe.

Aukera honetan sortzen diren bolumenen kokapena eta lerrokadurak planoetan daude zehaztuta.

Debeku da oinarrizko unitate berean etxebizitza atxikiaren eta kolektiboaren aukera biak batera gauzatzea; izan ere, aukera batek bestea baztertzen du automatikoki. Aldiz, bateragarriak dira etxebizitza kolektibo librea eta babes ofizialeko etxebizitza bloke banatan eraikitzea oinarrizko unitate berean.

1. Eraikuntzako aukeraren hautapena:

Horretarako, hautaturiko aukerari buruzko idazkia aurkeztuko da, oinarrizko unitatean sartutako jabe guztien onespena sartuta. Jabe bat baino gehiago badaude, beharrezko izanen da guztien adostasunaren erabakia notariotzan berrestea.

Jabeen arteko adostasunik lortzen ez bada, antolamendua beti B+1+Atikoa tankerako antolamendu lineala izanen da.

2. Gehieneko garaiera eta solairu kopurua:

Bidezko da B+2+Atikoa, eta teilatu-hegalaren edo erlaitzaren gehieneko garaiera 9,5 metrokoa da.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera 12,5 metrokoa da.

3. Fatxada atzeraematea eta okupazioa:

Fatxaden lerrokadura nahitaez atzeraemanen da lurzatiaren mugatik, planoetan zehaztutako gehieneko ingurakariaren barruan geratu arte.

Blokeen arteko lurzoru libre pribatua erabilera publikokoa edo pribatukoa izaten ahalko da, eta betiere libre egonen da beheko solairuko merkataritzako lokaletara eta atarietara sartzeko bidea.

4. Atikoak:

Atikoari dagokion atalak tratamendu erabat desberdina izanen du eraikinaren gainerako bolumenarekin alderatuz gero (material desberdina, alboetako fatxadak zertxobait atzeraemanak, erlaitz perimetralaren bidezko artikulazioa, etab.).

Aurrealdeko fatxadak atzeraeman beharko dira planoetan ageri den lerrokadura arte, 5 metro barruko fatxadetatik.

5. Gutxieneko jarduketa:

Oinarrizko unitate bakoitzekoa; zilegi izanen da B+2+Atikoa tankerako bi blokeko antolamendua, erreferentziako planoan aurkeztu den gisan.

C. Etxebizitza kolektibo babestua, B+3+A tankerakoa.

Aukera hau ezarri da oinarrizko unitate hauetarako:

-3. exekuzio unitatea: U.3.2 U.3.3, U.3.4, U.3.5

Aukerako antolamendu baten bidez garatzen ahalko dira, eta handik bolumetria desberdina sortuko da, B+3+A tankerako etxebizitza kolektibokoa, hirigintzako tramitaziorik egin beharrik gabe.

Aukera honetan sortzen diren bolumenen kokapena eta lerrokadurak planoetan daude zehaztuta.

Debeku da oinarrizko unitate berean etxebizitza atxikiaren eta kolektiboaren aukera biak batera gauzatzea; izan ere, aukera batek bestea baztertzen du automatikoki. Aitzitik, bateragarriak dira etxebizitza kolektibo librea eta babes ofizialeko etxebizitza bloke banatan eraikitzea oinarrizko unitate berean.

1. Eraikuntzako aukeraren hautapena:

Horretarako, hautaturiko aukerari buruzko idazkia aurkeztuko da, oinarrizko unitatean sartutako jabe guztien onespena sartuta.

Jabe bat baino gehiago badaude, beharrezko izanen da guztien adostasunaren erabakia notariotzan berrestea.

Jabeen arteko adostasunik lortzen ez bada, antolamendua beti B+1+Atikoa tankerako antolamendu lineala izanen da.

2. Gehieneko garaiera eta solairu kopurua:

Bidezko da B+3+Atikoa, eta teilatu-hegalaren edo erlaitzaren gehieneko garaiera 12,5 metrokoa da.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera 15,5 metrokoa da.

3. Fatxada atzeraematea eta okupazioa:

Fatxaden lerrokadura nahitaez atzeraemanen da lurzatiaren mugatik, planoetan zehaztutako gehieneko ingurakariaren barruan geratu arte.

Blokeen arteko lurzoru libre pribatua erabilera publikokoa edo pribatukoa izaten ahalko da, eta betiere libre egonen da beheko solairuko merkataritzako lokaletara eta atarietara sartzeko bidea.

4. Atikoak:

Atikoari dagokion atalak tratamendu erabat desberdina izanen du eraikinaren gainerako bolumenarekin alderatuz gero (material desberdina, alboetako fatxadak zertxobait atzeraemanak, erlaitz perimetralaren bidezko artikulazioa, etab.).

Aurrealdeko fatxadak atzeraeman beharko dira planoetan ageri den lerrokadura arte, 5 metro barruko fatxadetatik.

5. Gutxieneko jarduketa:

Oinarrizko unitate bakoitzekoa; zilegi izanen da B+3+Atikoa tankerako bi blokeko antolamendua, erreferentziako planoan aurkeztu den gisan."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2010eko ekainaren 14an.-Alkatea, Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1010450