84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2010eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Adolfo Morera Yanguasek sustatua. Xedea da 1. poligonoko 635. lurzatiko eraikin berriaren bolumetria zehaztea.

Jarraian deskribatzen dira 1. poligonoko 635. lurzatirako ezartzen diren aldaketak:

2. artikulua. AC-1. Zabalgune estentsiboa, C.1 puntuan, hiri diseinua.

Oinarrizko Unitate bat ezarri da 1. poligonoko 635. lurzatian.

2. artikulua. AC-1. Zabalgune estentsiboa, C.2 puntuan, diseinu arkitektonikoa:

Familia bakarrekoak: 150 m²-ko gutxieneko lurzatia, 1. poligonoko 635. lurzatirako.

Itxiturak: aldaketa puntual honekin 1. poligonoko 635. lurzatian oinarrizko unitate bat ezarri baita, lurzatia ixteko murruaren baldintzak ezarri dira: 255 metroko garaiera izan ahalko du espaloiaren sestratik abiatuta eta erabat itxua izan ahalko da.

Eraikigarritasuna: 1. poligonoko 635. lurzatiaren aprobetxamendua m²-tan kalkulatuko da hipotetikoki, beheko lehenengo solairuan aplikatuz orubearen azaleraren %60ko okupazioa eta estalkipeko solairuan, berriz, araudi propioaren aplikaziotik ondorioztatzen den kalkulu geometrikoa.

Kalkulu horren ondoriozko azalera da 90 + 90 + 62,50 = 242,50 m², eta horixe da lurgaineko solairuetan eraiki daitekeen gehieneko azalera.

Azalera hori libreki banatu ahalko da solairuen artean, betiere aplikatzekoa den araudia betez.

Garaierak: 1. poligonoko 635. lurzatian, erlaitzaren gehieneko garaiera 825 cm izanen da, estalkiko forjatuaren behe aldetik neurtuta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2010eko ekainaren 14an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1010417