84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Akats zuzenketa, gerokultoreen deialdian

Akatsa atzeman baita gerokultore izateko 5 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, betetzeko 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an, argitaratu zen deialdian, hona hemen zuzenketa:

Deialdiaren 2.1 e) oinarriari jarraikiz eta Castejongo Udalak onetsitako 2010eko tasekin bat.

-I. eranskinean (eskabidearen eredua):

Honela dioen tokian: Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren diruzaintzan 6 euro ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu dudala.

Honela behar du: Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren diruzaintzan 15 euro ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu dudala.

Castejonen, 2010eko ekainaren 7an.-Erakunde autonomoko burua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1010127