84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Udal ordenantza, Beireko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Behin betiko onespena

Beireko Udalak, 2010eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzea arautzen duen udal ordenantza. Hura 2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beiren, 2010eko ekainaren 15ean.-Alkatea, Sergio Fresán Oroz.

BEIREKO UDALEKO DATUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIAREN APLIKAZIOA

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Beireko Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

Katastroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Fiskalak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak, Baimenak eta Kontzesioak, Katastroa, Gainbalioak.

BUE, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak Biztanleen Errolda izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Dirubilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak bertze fitxategi sortu berri batzuetara aldatu dira, hain zuzen ere, udal zerga eta tasa guztiak kudeatu eta biltzeko helburua duten hauetara: JEZ, Zirkulazioa, Lizentziak, Baimenak eta Kontzesioak, Katastroa, Gainbalioak.

Erregistroa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak Sarrera-irteeren Erregistroa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Katastroa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, bertze toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Comptos Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Hilerria:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: hilerriaren kudeaketa: kontrola, nitxoen edo ehortziena, eta titularren ordainagiriena.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek eskaera bidez emanda.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Nitxoen titularrak eta ehortzitakoak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Bertzelako datuak: nitxo zenbakia.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Zirkulazioa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erroldaren ardura, zirkulazio zergaren kobrantza eta ibilgailuen titularrendako jakinarazpenak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, euskarri informatikoen bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Herrilurrak:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Beireko Udalaren herrilurren aprobetxamenduen esleipena, mantentzea eta diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Kontabilitate publikoa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Kontabilitate publikoa eramateko erabiliko dira datuak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

JEZ:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkariak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Bertzelako datuak: alta edo bajaren data.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Lizentziak, baimenak eta kontzesioak:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datu pertsonalak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, baita lokalak erabiltzeagatik dagozkien tasak eta zergak kobratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.

Inguruabar sozialen datuak

Merkataritza arloko datuak

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Biztanleen errolda:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak lurzatitzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Beireko Udalerriko biztanleak eta bertan bizilekua dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Ikasketa eta lanbide datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Estatistikaren Nazio Erakundeari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileak:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: udalerriko funtzionario eta langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Beireko Udalaren zerbitzuko langileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Osasun arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Gainbalioak:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egilesleek eta notaritzek emanen dituzte.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Sarrera-irteerak erregistratzea:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez edo postaz...

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak...

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Interesen erregistroa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: interesen eta bateraezintasunen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz. Udalbatzako kideen aseguruak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Beireko Udaleko udalkideak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Inguruabar sozialen datuak.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udaleko Idazkaritza.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bikote egonkorren erregistroa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Beireko Udalean erregistratuak eta erroldatuak daudenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Bertzelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta batasuneko kideetako edonork eta epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Animalia arriskutsuen erregistroa:

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: arlo horretan 50/1999 Legeak Udalei esleitzen dizkien betebeharrak betetzea. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematea eta haien erregistroaz arduratzea, arlo hori arautzen duen ordenantzako arauei jarraikiz.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, lizentzia eta erregistroa eskatzera agertzen direnean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: arriskutsuak izan daitezkeen animalien edukitzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Osasunari buruzko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Beireko Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Iragarkiaren kodea: L1010515