84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 19. puntuan:

Hasiera batean onestea Baztango Udal Planean aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua, Loizun lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldatzeko, 14. poligonoko 363 eta 501. lurzatietan. Espres irekitako espedientean dago. Baztango Udala da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2010eko maiatzaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010696