2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa puntual xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 20. puntuan:
Hasiera batean onestea Baztango Udal Planean aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua, 8. poligonoko 187. lurzatiari dagokiona, Arraiozko Nazeta alderdian. Otazu arkitektoak prestatu du 2010eko martxoko datarekin, eta espres irekitako espedientean dago. Baztango Udala da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.
Elizondon, 2010eko maiatzaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L1010694