84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azuelo Udaleko bizilagunen batzarrak, 2010eko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azuelon, 2010eko ekainaren 7an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L1010126