84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Azueloko Udaleko bizilaguneko batzarrak, 2010eko ekainaren 4ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azuelon, 2010eko ekainaren 7an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L1010125