84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1314/2010 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ignacio Marcos Zorroza jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu, bitarte baterako edo ordezko gisa, osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreetako zuzendariak, baita erizaintza unitateetako buruak ere, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Ignacio Marcos Zorroza jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1011009