84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Jarduerarako lizentzia. Baimena.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), jakinarazten da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2010eko ekainaren 14a. Eskatzailea: Canteras de Yanci S.A.. Jarduera: Igantziko harrobia ustiatzeko eremua handitzeko proiektua. Tokia: Arantzako 6. poligonoko 91,92,93,96,301,302,303,304 eta 316. lurzatiak.

Arantzan, 2010eko ekainaren 24an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1011187