84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63. artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Canteras y Hormigones VRE, S.A. Jarduera: legar eta hareen harrobia handitzea eta bertan aldaketa puntuala, Andosillako udal mugapean. Tokia: 2. poligonoko 339, 344, 354, 371, 372, 373 eta 392. lurzatiak, Andosillan.

Andosillan, 2010eko ekainaren 17an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1010701