84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Herriko bandera. Hasierako onespena

Allin ibarreko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste, 2010eko ekainaren 2an egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea Allin ibarreko Udalaren bandera, mostaza-okre koloreko atzealde errektangularraren gainean deskripzio heraldiko hau izanen baitu: "Zuhaitz hostotsua atzealde urdinaren gainean eta haren albo bietan bi izar urrekara".

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea Nafarroako Gobernuak onets dezan. Hala izan dela ulertuko da hilabeteko epean ez badu ebazpenik ematen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Allinen, 2010eko ekainaren 14an.-Alkatea, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1010545