84. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko ekainaren 21ean egin bilkura arruntean ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia 2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an.

Ikusirik aipatu deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko eperako ezarritako tramitealdian bi eskabide aurkeztu zirela eta haietako bat errefusatu zela.

Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda 2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, maiatzaren 26an, hamar egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak aurkezteko.

Aipatu epea agorturik inolako erreklamaziorik jaso gabe eta, kontuan harturik Giza Baliabideen zuzendariak 2010eko ekainaren 15ean emaniko txostena, delako lehiaketarako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda osatu da, onespena jaso dezan.

Aitzinekoa kontuan harturik eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 36.2 artikuluan xedatua bete beharrez, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Barañaingo Udalaren zerbitzuko pintore-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:

Izangai onartuak:

José María Lacunza Olangua

Bigarrena.-Erabaki hau Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Alorrera igortzea, espediente hau bultza eta tramita dezan.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Barañainen, 2010eko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1010514