79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Zitazio zedula

Laura Pou Ampuerok, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ricardo Lapuente Sierrak, Joaquín Sanz Sanzek, Javier Sebastian Solerrek, David Sanz Valienek, Fernando Hernández Galvezek, Juan Carlos Latorre Pazek, Juan Carlos Benedico Serranok, Martín Vega Fuentesek, Ana Cristina Polo Bamalak, José Salinero Cervantesek, Juan Luis Sanz Martínezek eta Ángel Ricardo López Martínezek eskaturik, Pinturas Otema, S.L. enpresaren aurka, gai arrunta dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000059/2010 autoen barnean, honako hau eman da:

Xedapen zatia:

Onartzen da tramitatzeko. Erregistra bedi eta egin bitez autoak. Deialdi bakarra egiten da adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko entzunaldirako: 2010eko uztailaren 12an izanen da, goizeko 11:30ean, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Alfonso I kalea 17, Plaza eraikina -lehen Gay eraikina-, 3. solairua, 2. aretoa). Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan aurreikusitako ohartarazpenak egiten dira.

Baimena ematen da aplikazio informatikoaren bidez datuak kontsultatzeko, behar izanez gero.

Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.

Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo epaiketa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen epaiketa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe.

Bidezkoak dira demandako eskaera osagarriak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Errekurtsogilea Gizarte Segurantzan afiliatutako langilea edo onuraduna izan ezean, epaitegi honek Baneston duen Kontsignazioen kontuan 25 euro sartu izana frogatu behar da errekurtsoa aurkezterakoan. Diru sarreraren agirian zenbaki hauek jarri behar dira: 4916 0000 30 (errekurtsoaren gakoa) 0000 (prozeduraren zenbakia) eta 00 (urtea).

Errekurtso hau jarri ahal izateko, 25 euro sartu izana frogatu behar da errekurtsoa aurkezterakoan.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatu du Mariano Fustero Galve magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Pinturas Otema, S.L.ri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Zaragozan, 2010eko ekainaren bederatzian.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.

Iragarkiaren kodea: J1010528