79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 99/2010 betearazpen-prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Carlos Hidalgo Rabanalek, Josefa Romero Segurak eta Evangelina García Romerok eskaturik, Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 99/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Carlos Hidalgo Rabanalek, Josefa Romero Segurak eta Evangelina García Romerok eskaturik, eta Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresaren aurkako betearazpena abiaraztea 40.937,29 euroko printzipala ordain dezan, gehi 2.456,24 euroko interesak eta 4.093,73 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa. Hona hemen printzipaletik betearazle bakoitzari dagokion kreditua:

-Carlos Hidalgo Rabanali 23.371,39 euro.

-Josefa Romero Segurari 11.373,54 euro.

-Evangelina García Romerori 6.192,36 euro.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laborali legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1009856