79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Sukaldeko laguntzaile izateko oposizioa
Kontratatzeko proposamena

San Adriango Udalaren zerbitzuko sukaldeko laguntzaile izateko lanpostu bat "Santas Reliquias" haurtzaindegirako (0tik 3 urte bitartekoendako ikastetxea) oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia 2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n. Oposizioko probak bukatuta, epaimahaiak, 2010eko ekainaren 14an egin bilkuran, erabaki du Nerea Elkarte Sanz kontratatzeko proposamena egitea San Adriango Udaleko alkate udalburuari, hark atera baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Delako deialdiaren 7.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, kontratatzeko proposatu den izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako frogagiriak San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean; horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, kontratatzeko proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Eta hori guztia argitara ematen da, alor honetan indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1010727