79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2010eko zergak

Interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen jarduera ekonomikoen gaineko 2010eko kontribuzioa kobratzeko egutegia honako hau izanen dela:

Borondatezko ordainaldia: 2010eko uztailaren 1etik uztailaren 31ra, biak barne.

Ordainketa Nafarroako Rural Kutxan egin beharko da, Noaingo bulegoan.

Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2010eko abuztuaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aurrera, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, zorrak Derrigorrezko Dirubilketa Agentziara pasako dira, Tributuari Buruzko Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko uztailaren 31n kobratuko dira kontutik.

Zuen zergak helbideratuta ez badituzue eta aipatu zergen ordainagiria jaso ez baduzue, Herriko Etxeko bulegoetara etorri beharko duzue, kopia bat eman diezazuegun.

Noain Elortzibarren, 2010eko ekainaren 18an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1010802