79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Ehiza barrutia eratzeko proiektua

Ledeako eta Esako udalek eta Rocaforteko Kontzejuak, Nafarroako ehizari erta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko, tokiko ehiza publikoa eratzeko proiektua sustatu dute. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Ledea-Esa eta Rocaforte.

Ledean, 2010eko ekainaren 21ean.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1010870