79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Nahitaez laga beharreko aprobetxamenduak
kalkulatzeko ordenantza. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2010eko apirilaren 9an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea nahitaez laga beharreko aprobetxamenduak kalkulatzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1010734