79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE).
Onespena

Ergoieneko Udalak, 2009ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) onetsi du, Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga arkitektoak prestatua, eta erabaki du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko. Epe horretan, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.

Argitara ematen da, ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatutako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.1 artikuluari jarraikiz.

Ergoienean, 2010eko ekainaren 15ean.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L1010473