79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 18. puntuan:

Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, katastroko 16. poligonoko 54 eta 55. lurzatiei dagokiena, Elizondon. Barbarin Gómez arkitektoak 2010eko apirileko datarekin prestatu du eta espres irekitako espedienteari lotu zaio. Baztango Udala da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2010eko maiatzaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010699