79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Obra kontratua, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargura finantzatua (urriaren 26ko 13/2009 ELD)

Esleipen egilea: Barañaingo Udala.

Kontratuaren xedea: Alaiz ikastetxe publikoan leihoak aldatzea.

Lanak egiteko epea: 3 hilabete.

Lizitazioaren aurrekontua: 183.220,43 euro, BEZa kanpo.

Esleitzeko eta tramitatzeko prozedura: irekia, presako tramitazioarekin.

Kontratistek bete beharreko baldintza berariazkoak: propio horretarako onetsitako baldintza-agirian zehazten direnak.

Agiriak: administrazio baldintza partikular eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren web orrian (www.baranain.es).

Eskaintzak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik aitzina (atarian argitaratu zen eguna: 2010eko martxoaren 25a).

Eskaintzak aurkezteko tokia: Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean, Udaletxe plaza, zk.g., 31010 Barañain.

Esleitzeko irizpideak: baldintza agirian adierazitakoak.

Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

Barañainen, 2010eko martxoaren 25ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1010859