79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2010 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Fernando Balduz Ugarriza Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoko zuzendari izendatzen duena.

Irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta ekainaren 21eko 39/2010 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen du ezen Bulego honetako zuzendaria Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko duela askatasun osoz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Fernando Balduz Ugarriza Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1010964