79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1582/2010 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa igoera baimentzen duena bidaiarien hiri barreneko garraioko prezio baimenduen araubidearen mendeko tarifetan.

Tributu Harmonizazioari buruzko urtarrilaren 25eko 1/2010 Legegintzako Foru Dekretuak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen artikulu batzuk aldatzen ditu hura Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide komuneko araudiari egokitzeko, 2010eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Abenduaren 30eko 19/1992 Lege horren 37.1 artikuluaren behin betiko testuan zerga-tasa murriztuak ezartzen dira, eta zehazten da "%8ko tasa aplikatuko zaiela" eragiketa jakin batzuei "bidaiari eta fardelen garraioaren" zerbitzuari, besteak beste.

Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuari jarraituz, "Autonomia eremuko prezio baimenduak" izeneko 2. eranskinean bidaiairen hiri barreneko garraio zerbitzua sartzen baitu, ebazpen hauek eman ziren:

-3314/2009 Ebazpena, abenduaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, taxi zerbitzuaren 2010. urteko tarifak onesten dituena Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuan.

-2841/2009 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko bidaiarien hiri barreneko garraioaren 2010eko tarifak onesten dituena.

-2061/2009 Ebazpena, irailaren 2koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Tuterako bidaiarien hiri barreneko garraioaren 2009ko tarifak, gaur egun indarrean dirautenak, onesten dituena.

Kontuan hartuta onetsitako tarifen barne dagoela Balio Erantsiaren gaineko Zerga, bidezko da aukera ematea zerbitzuen titular diren toki entitateei aipatu prezioetan kargatzeko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa igoera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea zerbitzuen titular diren toki entitateei, bidezkoa irudituz gero, erabiltzaileei kargatzeko, 2010eko uztailaren 1etik aurrera, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren %7tik 8ra bitarteko tasa igoera bidaiarien hiri barreneko garraioko prezio baimenduen araubidearen mendeko tarifetan, azalpen zatian aipatu bezala.

2. Baimen hau erabili gogo duten toki entitateei eskatzea Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuan aurkez dezatela aplikatu beharreko tarifen proposamen berria.

3. Ebazpen hau Nafarroan dauden Taxilarien lanbide elkarteei eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Tuterako Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1010390