79. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 14an hartua, "Urtelor, S.L.ri" merkataritzako lizentzia berariazkoa ematen diona Arraiozen (Baztan) merkataritza establezimendu handi bat instalatzeko, sozietate horrek sustaturik.

2010eko martxoaren 22an, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen "Urtelor, S.L.ri" merkataritzako lizentzia berariazkoa emateko espedienteari jarraipena ematea, Arraiozen (Baztan) merkataritza establezimendu handi bat instalatzeko, ezarritako determinazioen arabera. Espedientearen sustatzailea sozietate hori da.

Horrez gainera, erabaki zuen proiektua jendaurrean jartzea eta saltoki handia kokatzen den lurretako udalari entzunaldia ematea. Bi tramite horiek batera egin dira eta hilabete bat iraun dute.

Erabakia 2010eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an.

Merkataritza Nafarroan arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 23. artikuluan adierazten du, aurkezten diren alegazioak aztertu ondoren, proposamena eginen dela eta Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola. Baimena emateko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Jendaurreko aldian ez da proiektuaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Urtelor, S.L.ri" merkataritzako lizentzia berariazkoa ematea Arraiozen (Baztan) merkataritza establezimendu handi bat instalatzeko, sozietate horrek sustaturik, determinazio hauek betez gero:

-Hipermerkatuko salmenta gunea 2.500 metro koadrokoa izanen da gehienez.

-Erantsitako merkataritza galeriak, zerbitzuko eta merkataritzako lokalez osatua, 561 metro koadroko salmenta gunea izanen du gehienez.

2. Erabaki hau Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Baztango Udalari eta "Urtelor, S.L.ri" (Santiago kalea, 15, 31700 Elizondo).

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1010463