1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
103/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ezkabarteko Udal Planeko aldaketaren espedientea, Arreko 1. eremuari dagokiona, Algoi Inversiones Navarra, S.L.k sustaturik.
Ezkabarteko Udalak goiburuan deskribatutako espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onesteko.
Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Behin betiko onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketaren espedientea, Arreko 1. eremuari dagokiona, Algoi Inversiones Navarra, S.L.k sustatua, determinazio hauekin:
-Huntzetako kaleko 4an den eraikina zaharberritzeko proiektuak aldeko txostena beharko du, Nafarroako Gobernuko Ondaren Historikoaren Zerbitzuak emana, obretako udal lizentzia eskuratu aurretik. Armarria eta harlanduak mantenduko dira Trinitate kaleko 16An den egoitza berriaren fatxadan.
-Urbanizazio eta/edo exekuzio proiektua Iruñerriko Mankomunitateari igorriko zaio, txostena egin dezan. Eraikuntzaren urbanizazio eta/edo exekuzio proiektua onesteko, hornidurarako eta saneamendurako behar diren azpiegiturak jasoko dituen hitzarmena sinatu beharko dute Udalak, sustatzaileak eta Mankomunitateak.
2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka, Udalak eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Ezkabarteko Udalari, Arreko Kontzejuari eta Algoi Inversiones Navarra, S.L.ri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F1009631