Iragarkia
78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
JUS/1655/2010 Agindua, maiatzaren 31koa,
Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sarrera
irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena
Hurrenez hurren 2009rako eta 2010erako lan publikoaren eskaintzak onetsi dituzten otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuan (martxoaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuan (apirilaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoa betetzeko eta Justizia Administrazioaren zerbitzurako behar diren langileak izateko.
Ministerio honek, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan eman zaizkion eskumenak erabiliz, maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduari jarraituz (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), bertan ezartzen baitira oinarri orokorrak Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman ondoren, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.
Deialdi honetan kontuan hartuko dira, lana eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin bat etorriz; Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, eta Ministroen Kontseiluak 2005eko martxoaren 4an hartutako erabakia, Estatuko Administrazio Orokorreko Genero Berdintasunerako Plana onesten duena. Deialdia oinarri orokor hauei jarraituz bideratuko da:
OINARRI OROKORRAK
Deialdi hau arautuko duten oinarri orokorrak maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan ezarritakoak dira (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
BERARIAZKO OINARRIAK
1.-Lanpostuen deskripzioa.
1.1. Deialdia egiten da hautapen prozesuak egiteko, sarrera irekikoak (kidegoaren kodea: 020) eta barne igoerakoak (kidegoaren kodea: 002), Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan 2.074 lanpostu betetzeko, otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuaren (martxoaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) I. eranskineko Justizia Administrazioko langileen atalean eta martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuaren (apirilaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) III. eranskinean dauden horietakoak. Sarrera irekiko lanpostuak oposizio bidez beteko dira, eta barne igoerakoak oposizio-lehiaketa bidez. Honela daude banatuta lurraldean:
LURRALDE EREMUA | TXANDA IREKIA | BARNE IGOERAKO TXANDA | GUZTIRA | ||
Sistema orokorra | Desgaitasuna dutenentzat gordeak | Sistema orokorra | Desgaitasuna dutenentzat gordeak | ||
Andaluzia | 235 | 15 | 235 | 15 | 500 |
Kanariak | 61 | 4 | 60 | 5 | 130 |
Kantabria | 5 | 1 | 5 | -- | 11 |
Katalunia | 192 | 12 | 193 | 12 | 409 |
Valentziako Erk. | 108 | 7 | 108 | 7 | 230 |
Madril | 236 | 16 | 236 | 16 | 504 |
Nafarroa | 11 | 1 | 11 | -- | 23 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 19 | 2 | 20 | 2 | 43 |
Penintsulako gainerakoak eta Balearrak | 105 | 7 | 104 | 8 | 224 |
GUZTIRA | 972 | 65 | 972 | 65 | 2074 |
1.2.1. Deialdiko txanda irekiko lanpostu guztietatik 65 gordeko dira, 1.1 puntuan ageri den lurralde banaketarekin, legez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten, frogatzen baldin badute desgaitasun gradu hori dutela eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte. %33tik goitiko elbarritasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, abenduaren 2ko 51/2003 Legearen ondorioetarako, ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta ezintasun iraunkorragatiko edo desgaitasunagatiko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, ez zaie gehituko sarrera orokorreko lanpostuei.
1.2.2. Deialdiko barne igoerako lanpostu guztietatik 65 gordeko dira, 1.1 puntuan ageri den lurralde banaketarekin, legez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten, frogatzen baldin badute desgaitasun gradu hori dutela eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, barne igoeraren bidezko sarrera orokorreko lanpostuei gehituko zaie, horrela xedatzen baita Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 19ko 10/2003 Lege Organikoaren 490.2 artikuluan.
1.3. Sarrera sistemetatik edozeinetan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuak eskuratzeko.
Ezin izanen da aldi berean parte hartu txanda irekiko sarrera sistema orokorrean eta barne igoerako sisteman.
Izangaiek lurralde eremu bakar batean parte hartu ahal izanen dute, eta, prozesua gainditzen badute, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.
1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta deialdiko lanpostuak dauden autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.
2.-Hautapen prozesua.
2.1. Sarrera irekiko hautapen prozesua oposizio sistemaren bidez eginen da. Ariketak, balorazioak eta puntuazioak 1.A eranskinean zehaztuta daude.
Barne igoerako hautapen prozesua lehiaketa-oposizio sistemaren bidez eginen da. Ariketak, balorazioak eta puntuazioak 1.B.1 eranskinean zehaztuta daude.
Oposizioaldia gainditzen duten oposiziogileak lehiaketaldira igaroko dira. Baloratuko diren merezimenduak 1.B.2 eranskinean zehaztuta daude.
2.2. Bi sarrera-txandetan ere, hautapenerako praktikaldi bat gainditu beharko da hautapen prozesuaren barnean. Oposizioaldia eta, hala behar denean, lehiaketaldia gainditu dituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Justizia Ministerioko agintari eskudunak, praktikaldia egin dezaten. Izangai horiek ez dira izanen deialdiko lanpostuak baino gehiago.
2.3. Hautapen prozesuaren amaierako kalifikazioa kalkulatzeko, fase guztietan lortutako azken puntuazioak batuko dira: oposizioaldikoa, lehiaketaldikoa, halakorik bada, eta hautapen ikastarokoa.
2.4. Lehendabizi barne igoerako txanda ebatziko da, eta gero txanda irekia.
2.5. Berdinketa izanez gero, honela ezarriko da puntuazio ordena: oposizioaldia lehenetsiko da; bigarrenik lehiaketaldia, halakorik bada, eta hirugarrenik hautapen ikastaroa. Berdinketak irauten badu, oposizioaldiko bigarren ariketako nota lehenetsiko da. Hala ere berdinketak irauten badu, lehen deiturako lehen letra lehenetsiko da, "J" letratik hasita.
3.-Programak.
Oposizioaldian indarra izanen duen programa maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan dago (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.
4.-Titulazioa eta parte hartzeko beste baldintza batzuk.
4.1. Hautapen prozesu honetan sarrera irekiko sistemaren bidez parte hartzeko, Oinarri Orokorretako zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean batxiler edo teknikariaren titulua eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Gainera, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu eta batxiler tituluekiko baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan (ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoari jarraitu beharko zaio. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei (89/48/EEK Zuzentaraua).
4.2. Barne igoerako txandako izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, gainera:
a) Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoko (lehen Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoa) karrerako funtzionarioa izatea.
b) Kidego horretako karrerako funtzionario gisa gutxienez bi urtez aritu izana, lanpostuaz jabetu zen egunetik hasita.
5.-Eskabideak.
5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eta azterketa egiteko eskubidearen tasak likidatzeko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki hori autokopiakoa da eta goialdean "Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa tasaren likidazioa" izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredua dohainik banatuko da Justizia Ministerioan, justizia auzitegi nagusietan, entzutegi probintzialetan, Justizia Ministerioaren lurraldeetako gerentzietan, lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan, Lehendakaritza Ministerioko Informazio Administratiborako Zentroan eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan. Eskabidearen eredua www.Mjusticia.es webgunetik ere jaisten ahalko da.
5.2. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabidea Justiziako estatu idazkariari zuzenduko zaio. Epean eta behar den moduan eskabidea aurkeztu ezik, izangaia baztertu eginen da.
5.3. Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, toki hauetan aurkezten ahalko da:
a) Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril).
b) Estatuko Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritzetako eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako erregistroetan.
c) Erregistro Telematikoan, hots, www.Mjusticia.es webgunean, eta bertan ematen diren jarraibideak betez.
Eskabidea horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketa egiteko tasa.
Oinarri Orokorrak ezarri zituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat, baliteke izangai batzuk tasa ordaindu beharretik salbuetsita egotea edo tasen murrizketarako eskubidea izatea. Horiek ezin izanen dute sistema telematikoa erabili eta paperean aurkeztu beharko dute eskaera, salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea frogatzen duen agiriarekin batera, oinarri honetako a) eta b) ataletan adierazitako erregistroetako batean.
5.4. Azterketa-eskubideen tasa.
Azterketa-eskubideen tasa 7,11 eurokoa izanen da barne igoerako txandan eta 14,23 eurokoa txanda irekian, eta Oinarri Orokorretako bederatzigarren oinarrian azaltzen den bezala ordainduko da.
Oinarri Orokorretako bederatzigarren oinarriko 6. puntuan azaltzen diren baldintzak betetzen dituzten izangaiak tasa ordaindu beharretik salbuetsita daude. Salbuespen horretarako eskubidea dutela frogatu beharko dute, bederatzigarren oinarriko 6. puntuko laugarren atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.
5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak daude eskabidearen atzealdean, eta jarraibide berberak ageri dira III. eranskinean. Gainera, jarraibide berezi hauek bete behar dira:
5.5.1. "Azterketa egiteko probintzia" laukian, izangaiek adierazi behar dute zein hiritan egin nahi duten oposizioaldiko lehen ariketa. Hiri hauetako bat izanen da, izangai bakoitza zein lurralde eremutan aurkezten den:
LURRALDE EREMUA | AZTERKETA EGITEKO HIRIA |
Andaluzia | Sevilla (41) |
Kanariak | Las Palmas Kanaria Handikoa (35) Santa Cruz Tenerifekoa (38) |
Kantabria | Santander (39) |
Katalunia | Bartzelona (08) |
Madril | Madril (28) |
Nafarroa | Iruña (31) |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Gasteiz (01) |
Valentziako Erkidegoa | Valentzia (46) |
Penintsulako gainerakoak eta Balearrak | Coruña (15) Albacete (02) Burgos (09) Cáceres (10) Ceuta (51) Logroño (26) P.G. eta B. - Madril (28) Melilla (52) Murtzia (30) Oviedo (33) Palma (07) Valladolid (47) Zaragoza (50) |
Betiere, eskabidean zehaztu ezean non egin nahi den azterketa, izangaia ofizioz sartuko dute behin betiko zerrendetan beraren helbideari dagokion justizia auzitegi nagusiaren egoitzan eta, beraz, auzitegi horren lurralde eremuari lotuta geratuko da, deialdi honen 1.3 oinarriaren arabera.
5.5.2. Desgaitasuna duten izangaientzat:
a) Desgaitasuna duten izangaiek, deialdi honen 1.2 oinarrian aipatutako horiek, desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuetarako aurkeztu nahi badute, hala adierazi beharko dute eskabidean horretarako dagoen laukian, eta, "deialdiaren oinarrien arabera jarri beharreko datuak" epigrafean, A laukian, denboraren eta baliabideen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte ariketak egiteko, halakorik behar badute. Horrela epaimahaiak behar adina informazio izanen du ariketetan egokitzapenak egin ahal izateko.
b) Desgaitasuna duten izangaiek, desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuetarako aurkezten ez badira ere, denbora eta baliabideak egokitu beharra badute ariketak egiteko, hala adierazi beharko dute eskabidean, "egokitzapena eskatzen du" laukian X jarriz, eta, "deialdiaren oinarrien arabera jarri beharreko datuak" epigrafean, B) laukian, denboraren eta baliabideen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte ariketak egiteko, halakorik behar badute.
5.5.3. Beren hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan parte hartzen duten izangaiek bi sistemaren bidez frogatzen ahalko dute hizkuntza hori dakitela:
a) Aukerako proba bat egitea. Horretarako, "Aukerako hizkuntza-proba" epigrafearen barneko "Eginen du" laukian X jarri beharko dute.
b) Agiri bidez frogatzea hizkuntza dakitela. Horretarako, "Agiri bidez frogatuko du" laukian X jarri beharko dute, eta garaia denean igorri beharko dituzte hizkuntza hori dakitela frogatzeko agiriak, agindu honetan adierazten den moduan.
Gehieneko puntuazioa lortzeko adinako ezagutza frogatu gabe duten oposiziogileek bi sistemak erabiltzen ahalko dituzte batera, hau da, frogatuta daukaten hizkuntza-mailaren agiria aurkeztu, eta aukerako azterketa egiten ahalko dute hurrengo hizkuntza-mailan. Horrelakoetan X jarri behar dute bi laukietan: "Agiri bidez frogatuko du" laukian eta "Eginen du" laukian.
Era berean jokatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzak baloratzeko, lauki egokiak markatuz.
6.-Epaimahaiak.
6.1. Justizia Ministerioak epaimahai bakarrak izendatuko ditu, bat txanda irekiko hautapen prozesurako eta beste bat barne igoerako txandako hautapen prozesurako.
Epaimahaien izendapena argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten duten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan, Oinarri Orokorretan ezarritakoari jarraituz (hamaikagarren oinarria, 1. puntua eta hurrengoak).
Lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidego bakoitzean, Justizia Ministerioak epaimahai delegatuak izendatuko ditu; bat txanda irekiko hautapen prozesurako eta beste bat barne igoerako txandako hautapen prozesurako.
Azterketa egoitzetan, bertan epaimahai bakarra edo epaimahai delegaturik ez badago, Justizia Ministerioko organo eskudunak Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoko administrazioko (bi kasuetan Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko organo eskudunean dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izendatzen ahalko ditu, probak garatzen laguntzeko, epaimahai bakarrak edo epaimahai delegatuak zuzendurik. Hori ordezkatuko dute eta hautaproba bakoitzean betearazpen materialerako eta antolaketa administratiborako beren esku uzten diren eskumenak izanen dituzte.
6.2. Epaimahai bakarrean arituko dira, titular eta ordezko, epaile edo fiskal bat, bi idazkari judizial, Justizia Ministerioko A1, A2 edo C1 taldeko bi funtzionario, eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko bi funtzionario.
Magistratua, fiskala edo idazkari judizialetako bat izanen da epaimahaiko burua, eta Justizia Ministerioko funtzionarioetako bat izanen da idazkaria.
Epaimahai kalifikatzaile bakarrek informatikako aditu bat gehitzea xedatzen ahalko dute, bigarren ariketa prestatzen eta antolatzen lagun dezan.
Epaimahai delegatuak epaimahai bakarra bezala osatuko dira, baina Justiziako Ministerioko funtzionarioen lekuan autonomia erkidegoetako funtzionarioak egonen dira.
Epaimahaiek bigarren kategoria izanen dute, Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuaren IV. eranskinean aurreikusten direnetatik.
6.3. Epaimahaiek, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat, bi sexuen artean aukera berdintasuna hertsiki betetzea bermatuko dute.
6.4. Hautapen probei buruzko informazioa eskura egonen da Justizia Ministerioaren lurraldeetako gerentzietan, Justizia Ministerioan, Justiziako Estatu Idazkaritzan (San Bernardo kalea, 21; telefono zk.: 902 007 214), Justizia Ministerioaren www.Mjusticia.es webgunean (lan publikoaren eskaintzak), Lehendakaritza Ministerioko Informazio Administratiborako Zentroan (telefono zk.: 060) eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako organo eskudunetan.
6.5. Komunikaziorako eta beste gorabeheretarako, epaimahai bakarren egoitza hauxe izanen da: San Bernardo kalea, 21. 28071-Madril (telefono zk.: 902007214). Hona hemen epaimahai delegatuen egoitzak:
Epaimahai delegatuak
AUTONOMIA ERKIDEGOA | ORGANOA | TELEFONO ZK. |
Andaluzia | Andaluziako Administrazio Publikoaren Institutua, Justiziako Langileen Prestakuntzarako eta Hautapenerako Zerbitzua, Ramón y Cajal kalea, 35, 41071-Sevilla, www.iaap.junta-andalucia.es/ institutodeadministracionpublica | 955 04 27 09 955 04 24 00 |
Kanariak | Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia, José Manuel Guimerá etorbidea, 10, erabilera anitzeko eraikina II, lehen solairua. 38003 - Santa Cruz Tenerifekoa, www.gobiernodecanarias.org/dgjusticia/ | 922473892 |
Kantabria | Justizia Zuzendaritza Nagusia, Pereda pasealekua, 36, solairu nagusia, ezkerraldea, 39071 - Santander, www.pas.cantabria.es | 942 20 87 87 942 20 87 96 |
Katalunia | Giza Baliabideen Kudeaketarako eta Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendariordetza Nagusia, Justizia Departamentua, Pau Clarís, 81, 3. solairua, 08010 - Bartzelona, www.gencat.net/oposicions/ | 93 316 42 43 93 316 42 16 |
Madril | Justizia Zuzendaritza Nagusia, Gran Vía kalea, 18, 28013 - Madril www.madrid.org | 914 936 950 |
Nafarroa | Justizia Zuzendaritza Nagusia, Iratxeko monasterioaren kalea, 22, beheko solairua, 31011 Iruña, www.navarra.es | 848 42 67 86 848 42 67 80 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 - Gasteiz, www.justizia.net | 945 019 132 |
Valentziako Erkidegoa | Justizia Zuzendaritza Nagusia, Bailia kalea, 1-2. solairua, 46071 - Valentzia, www.cjap.gva.es | 96 386 36 51 96 386 90 23 96 386 34 39 |
7.-Hautapen prozesua nola eginen den.
7.1. Jarduteko hurrenkera.
Oposiziogileek jarduteko hurrenkera, lurralde eremu guztietan, alfabetoaren araberakoa izanen da, "J" letratik hasita, horrela baitago ezarrita Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzak 2010eko urtarrilaren 26an emandako ebazpenean (otsailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
7.2. Hautapen prozesuaren iraupena.
Epaimahai bakarrari entzun ondoren Justiziako Estatu Idazkaritzak ontzat emandako arrazoi objektiboren batengatik besterik erabaki ezean, hautapen prozesuak hamabi hilabete iraunen du gehienez, lehen ariketa egiten den egunetik hasi eta hautapenerako praktikaldia hasten den egunera arte.
7.3. Oposizioaldia.
Oposizioaldiko ariketak deialdi honen I.A eta I.B.1 eranskinetan daude zehaztuta.
Barne igoera: izangai onartuen eta baztertuen zerrenda behin betikoa bihurtzeko ebazpena argitaratzen denetik 30 egun igaro baino lehen eginen da lehen ariketa. Ariketa hori egiteko eguna, ordua eta tokiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Sarrera irekia: lehen ariketa barne igoerako sarrera sistemaren oposizioaldiko bigarren ariketa egin ondoren eginen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko deialdiaren bidez adierazitako egunean.
Sarrera sistema bakoitzean, lehenbiziko ariketa egun berean eta ordu berean eginen da azterketa egoitza guztietan.
Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatzean, epaimahaiek Justizia Ministerioaren www.Mjusticia.es webgunean eta autonomia erkidegoetako webguneetan argitaratuko dituzte ariketa gainditzeko ezarririko gutxieneko puntuazioa lurralde eremu bakoitzean lortu duten oposiziogileen zerrendak, lortutako puntuazioekin batera, eta zerrendetan ageri direnei dei eginen diete hurrengo ariketa egin dezaten.
Zerrenda horietan ageri ez diren oposiziogileak ez gaitzat hartuko dira, eta hautapen prozesutik kanpo geldituko.
Oposizioko ariketa guztiak bukatzean, epaimahai bakarrak bide berdinak erabiliz argitaratuko ditu lurralde eremuetan oposizioaldia gainditu dutenen zerrendak.
Zerrenda horietan sartutako txanda irekiko oposiziogileek, bere hizkuntza ofiziala duen lurralde eremu batean aurkeztu badira eta eskabidean adierazi badute hizkuntza horren ezagutza agiri bidez frogatzea aukeratzen dutela, hamar egun balioduneko epea izanen dute frogagiriak aurkezteko epaimahai delegatu eskudunaren egoitzan. Epaimahaien egoitzak 6.5 oinarrian adierazitakoak dira.
Era berean jokatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbideari buruzko ezagutzak frogatzeko dokumentazioari dagokionez.
7.4. Lehiaketaldia.
Barne igoerako sarrera txandarako, oposizioaldia gainditu dutenen zerrendak aditzera ematen dituen ebazpen berean hogei egun naturaleko epea ezarriko da lehiaketaldian baloratu beharreko merezimenduak frogatzen dituzten agiriak aurkezteko (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak). Agiri horiek Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Justiziako Estatu Idazkaritza, Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetatik. Izangaiari, epe horretan agiriak aurkeztu ezik, ez zaio punturik emanen lehiaketaldian. Gaztelania ez den hizkuntza ofizialen bat eta/edo zuzenbide zibil berezia edo foru zuzenbide zibila duten autonomia erkidegoetan parte hartzen duten oposiziogileek ere, goian aipatutako epean aurkezten ahalko dute beren ezagutzak frogatzeko agiriak.
Justizia Administrazioan emandako zerbitzuen ziurtagiria ofizioz emanen du Justizia Ministerioak edo autonomia erkidego eskudunak.
Aurreko deialdietan ariketak gainditu izanaren ziurtagiria ere ofizioz jarriko da.
I.B.2 eranskineko baremoetan aipatzen diren merezimenduak ebaluatzen ahalko dira, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte sortutakoak hartuko dira kontuan.
Epaimahai bakarrak eta epaimahai delegatuek merezimenduak baloratuko dituzte aurkeztutako ziurtagirien arabera, eta epaimahai bakarrak Justizia Ministerioaren webgunean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldiko merezimenduen behin-behineko balorazioarekin. Bertan agertuko dira atal bakoitzean lortutako puntuak eta guztizko puntuazioa. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda hori argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko. Epe hori bukaturik, epaimahaiak lehiaketaldiko behin betiko balorazioa daukan zerrenda argitaratuko du.
7.5. Haurdunaldiko arriskua eta erditzea.
Haurdunaldiko arriskuaren edo erditzearen ondorioz izangairen batek hautapen prozesua bukatzerik ez badu eta inguruabar hori behar bezala frogatzen badu, baldintzapeko egoeran geratuko da, prozesua bukatzeko eta geroratutako faseak gainditzeko zain. Epaimahai kalifikatzaile bakarrak aintzat hartuko du geroratze horrek ez diola kalterik egin behar gainerako izangaiek prozesua zentzuzko epean ebazteko duten eskubideari. Nolanahi ere, geroratutako faseak egin beharko dira hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen.
7.6. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren edo zuzenbide zibil bereziaren ezagutza baloratzea.
Hautapen prozesu bakoitzeko nahitaezko ariketak eta, halakorik bada, lehiaketaldia bukaturik, gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat daukaten autonomia erkidegoetan aurkeztu eta probak gainditu dituztenen zerrendako izangaiei dei eginen zaie aukerako ariketa egin dezaten, hizkuntza hori dakitela frogatzeko, eskabidean hala eskatu bazuten. Ariketa hori ez da baztergarria izanen. Kasuan kasuko epaimahai ordezkariak hizkuntzaren jakite maila frogatzen duten agiriak baloratuko ditu, jakite hori agirien bidez frogatu nahi izan duten oposiziogileek behar den epearen barruan aurkeztutakoak.
Izangairen batek, 5.5.3 oinarrian xedatutako moduan, bi sistemak aukeratzen baditu, bi puntuazioetatik handiena emanen zaio, baina inoiz ez dira bi puntuazioak batuko.
Azterketan eta ziurtagirietan lorturiko puntuak deialdiko I C eranskineko baremoaren arabera doituko dira eta bakarrik kasuan kasuko autonomia erkidegoko postuak banatzeko izanen ditu ondorioak.
Era berean jokatuko da eta ondorio berak sortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari edo zuzenbide zibil bereziari buruzko ezagutzak baloratzean.
7.7. Agiriak aurkeztea eta praktiketako funtzionarioen izendapena.
7.7.1. Oposizioaldia edo, hala denean, oposizio-lehiaketa amaituta, epaimahaiek lurralde eremu bakoitzean hura gainditu duten izangaien zerrendaren proposamena bidaliko diote Justizia Ministerioari. Zerrendako izangaiak ez dira izanen deialdian eskainitako lanpostuak baino gehiago. Zerrenda hori argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan; hurrenkera zenbakia ageriko da, eta halaber NANa, ariketa bakoitzean izandako puntuazioa, eta nahitaezko ariketetan eta, halakorik izan bada, lehiaketaldian guztira lortutako puntuazioa. Guztizko nota horren ondoan, baina bereiz eta hari batu gabe, autonomia erkidegoko gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean izandako nota ere jasoko da hala behar denean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko jakintzagatik lortutakoa.
Desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba kuporako aurkezturiko izangairen bat, ariketak eta lehiaketaldia gainditu bai, baina lanposturik lortu ezik, txanda orokorreko izangaiek baino puntu gehiago lortuz gero, txanda horretan sartuko da, puntuen hurrenkerari jarraikiz.
Hogei egun naturaleko epean, prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik hasita, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztuko dituzte Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Justiziako Estatu Idazkaritza, Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta, 38. artikuluan ezartzen dituen bideetatik:
a) Nortasun agiri nazionalaren edo agiri baliokidearen bi fotokopia, baldin eta interesdunak ez badu baimena ematen berariaz, IV. eranskina aurkeztuz, hautapen prozesu honetako instrukzio organoak haren nortasun datuak kontsultatu eta egiaztatu ahal izan ditzan ofizioz.
b) Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua eskuratzeko eskubidea ematen dioten irakasgai guztiak gainditu izana frogatzen duen ziurtagiri akademikoa, harekin batera titulua luzatzeko eskubideak pagatu izanaren frogagiria ere aurkeztuta.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
c) Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko ohiko eginkizunetan aritzea galarazten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko osasun ziurtagiria, interesdunari dagokion Gizarte Segurantzako medikuntza orokorreko fakultatiboak emana. Legez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten izangaiek organo eskudunen edo kasuan kasuko autonomia erkidegoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute frogatzeko desgaitasun hori dutela eta gai direla Laguntza Judizialeko Kidegoko ohiko eginkizunetan aritzeko.
d) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (II. eranskina).
Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justizia Ministerioak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35.f) artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aurreko atalean aipatutako dokumentuak aurkeztu ezina ongi frogatzen bada, zilegi da beste edozein bide erabiltzea, zuzenbidean onartzeko modukoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.
Funtzionario publikoak diren izangaiek ez dute aurkeztu beharko aurreko izendapenerako frogatu zituzten baldintza eta betekizunen frogagiririk. Haien gaineko ministerio edo erakundeak egindako ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko dute, funtzionarioak direla eta Justizia Administrazioko Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario izendatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dadin.
Inork behar den epean delako dokumentazioa aurkezten ez badu, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, edo dokumentazioa aztertuta agertzen bada ez duela betetzen ezarri direnetako baldintzaren bat, ezin eginen zaio praktiketako funtzionarioaren izendapena eta baliogabetuko zaizkio aktuazioak, hasierako eskaeran informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.
Azkeneko kasu horretan, edo izangairen batek uko eginez gero, betiere epaimahaiak deitutako lanpostu adina izangai proposatuta, Justizia Ministerioak azkeneko horri eskatuko dio ariketak gainditu eta proposatutako izangaien atzetik dauden izangaien zerrenda osagarria, deitutako lanpostu guztiak bete arte.
Kasu horretan, zerrenda osagarri hori osatzen duten izangaiek oinarri honetan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, Justizia Ministerioaren web gunean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.
Ukitutako oposiziogileei, berezko hizkuntza ofiziala eta/edo foru zuzenbidea baloratzen duten lurralde eremuetan aurkezten direnei, dagokion aukerako probarako dei eginen zaie edo bere garaian aurkeztutako egiaztagiriaren puntuazioa gehituko zaie.
7.7.2. Sarrera irekiko izangaiek 4.1 oinarriko baldintzak betetzen dituztela, barne igoerakoek 4.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela eta guztiek Oinarri Orokorretako zazpigarren oinarriko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, Justizia Ministerioak ebazpen bat emanen du hautaprobak gainditu dituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta hautapen ikastarora deitzeko. Ebazpen hori Justizia Ministerioaren webgunean argitaratuko da.
7.8. Hautapenerako praktikaldia.
7.8.1. Bi txandetako praktiketako funtzionarioek hautapenerako praktikaldia eginen dute, Justizia Ministerioak eta lanpostuetarako deialdia egina duten autonomia erkidegoek lurralde eremu bakoitzean zehazten duten zentro, institutu, unitate edo lanlekuan.
Praktikaldiak bi aste iraunen du barne igoerako txandarako eta lau aste txanda irekirako. Bi kasuetan, bi fasez osatuko da. Lehen fasea bi astekoa izanen da bi txandetarako. Aldi horretan funtzionarioek berariazko prestakuntza jasoko dute kasuan kasuko lurralde eremuko egitura organikoari eta eskumenei buruz. Gainera, berariazko prestakuntza emanen zaie tresna eta aplikazio informatikoak eta Justizia Administrazioan ohikoak diren baliabide teknikoak erabiltzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak bereganatu ditzaten. Bigarren fasean izangaiek tutoretzapeko praktikak eginen dituzte organo judizialetan, astebetez barne igoerako izangaiek eta hiru astez sarrera irekiko izangaiek. Besteak beste, praktika horien barnean prozedura judizialen eta Erregistro Zibileko espedienteen oinarrizko tramitazioa sartuko da.
Lehen fasea, irakaskuntzakoa, amaitu ondoren, horren aprobetxamendua ebaluatuko da test motako proba objektibo baten bidez. Praktikaldiko zentro edo institutuak edo destinoko unitate edo lanlekuko arduradunak prestatu eta kalifikatuko du proba hori.
Proba horretako kalifikazioa 25 puntukoa izanen da; horietatik 15 puntu emanen dira informatikako prestakuntzaren aprobetxamenduaren ebaluazioan, eta 10 puntu prestakuntzako gainerako gaien aprobetxamenduaren ebaluazioan.
Ondoren izangaiei bigarren faserako deia eginen zaie, organo judizialetan tutoretzapeko praktikak egin ditzaten. Amaitutakoan "gai" edo "ez gai" kalifikazioa jasoko dute.
Justizia Administrazioko edozein kidegotan jardunean diren izangaiek, frogatzen baldin badute azken bost urteetan, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko (lehen Justizia Administrazioko Laguntzaileak) izendapenak direla bide, sei hilabetetik gora egin dutela lanean bitarteko funtzionario gisa edo ordezko gisa, salbuetsita egonen dira organo judizialean tutoretzapeko praktikak egin beharretik, eta "gai" kalifikazioarekin baliozkotuko zaizkie.
Ondorio horietarako bakar-bakarrik, 7.4 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epearen azken egunera arte egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan, eta bost urteko epea ere egun horretatik atzera kontatuko da.
Hautapen ikastaroa gainditzeko, gutxienez 12 puntu lortu behar dira lehenbiziko fasean eta "gai" kalifikazioa lortu behar da bigarrenean.
Ikastaroa amaitutakoan izangaiek lanean jarraituko dute praktiketako funtzionario gisa harik eta karrerako funtzionario izendatzen dituzten arte behin betiko lanlekuan.
7.8.2. Praktiketako funtzionario guztiek abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 25. artikuluan jasotako eskubideak eta betebeharrak dituzte (2005eko abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua). Barne igoerakoek, horrez gainera, Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren ordainsari edo kalte-ordainetarako eskubidea dute, legezko kasuak eta baldintzak gertatzen direnean, betiere.
7.9 . Karrerako funtzionarioen izendapena.
Hautapen ikastaroa eta praktikaldia amaiturik, eta bertan lortutako kalifikazioa jaso ondoren, hura gainditu eta betekizunak frogatu dituzten izangaiak karrerako funtzionario izendatuko dira agindu baten bidez. Agindu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta eskumenak bereganatuak dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da. Izendatutako funtzionarioen kopurua ez da inola ere izanen lurralde eremu bakoitzean deialdian eskainitako lanpostuena baino handiagoa.
Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoa nazio mailakoa dela kontuan hartuta, karrerako funtzionarioak izendatu behar direnean lurralde eremu bakoitzerako zerrenda bi osatuko dira. Zerrenda horietako batean hautapen prozesuko guztiendako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioak jasoko dira, eta bestean bereziki jasoko da autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren proban eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari eta zuzenbide zibil bereziari buruzko proban lortu den puntuazioa.
7.10. Oinarri Orokorretako hamabosgarren oinarriko 2. puntuan xedatutakoarekin bat, izendapenaren aurretik edo lanpostuaz jabetu baino lehen izangairen batek uko eginez gero, betiere epaimahaiak deitutako lanpostu adina izangai proposatuta, Justizia Ministerioak azkeneko horri eskatuko dio ariketak gainditu duten eta proposatutako izangaien atzetik dauden izangaien zerrenda osagarria, deitutako lanpostu guztiak bete arte.
Azkeneko kasuan, zerrenda osagarri horretako izangaiek, autonomia erkidegoko hizkuntzari buruzko azterketa edo balorazioa egin ondoren, bidezkoa bada, eta eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren, praktiketako funtzionario izendatuko dituzte eta eginen den hurrengo deialdi arruntean edo berezian hautapen ikastaroa egin beharko dute.
8.-Azken araua.
Hautapen prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: 19/2003 Lege Organikoa, abenduaren 23koa, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena; 1451/2005 Errege Dekretua, abenduaren 7koa (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duena; 406/2010 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, 2010eko lan publikoaren eskaintza onesten duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua; JUS/1294/2010 Agindua, maiatzaren 5ekoa (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituena; eta deialdia egiten duen agindu honetan xedatutakoa.
Modu osagarrian, deialdian ezartzen ez den guztirako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean eta arloari buruzko indarreko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da.
Deialdi honi eta haren ondoriozko egintza administratiboei aurka egiteko berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Justiziako ministroari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik hasita, edo bestela Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Horrela dago xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean. Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo ustezko ezespena gertatu arte.
Halaber, Justiziako Estatu Idazkaritzak epaimahaiaren ebazpenak berrikusten ahalko ditu, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.
Madrilen, 2010eko maiatzaren 31n.-Justiziako ministroak eskuordeturik (JUS/3770/2008 Agindua, abenduaren 2koa), Justiziako estatu idazkaria, Juan Carlos Campo Moreno.
I. ERANSKINA
Hautapen prozesuaren deskripzioa
I-A. Txanda irekia
I-A.1. Oposizioaldia.
1.-Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian.
1.1. Lehen ariketa: nahitaezko bi proba bilduko ditu, baztertzaileak izanen direnak. Proba horiek egun eta ordu beretan eginen dira azterketa egoitza guztietan, ekitaldi bakar batean, bata bestearen ondoren eginez.
1.1.1. Lehen proba. Teorikoa, idatzia eta baztertzailea. Test motako galdera-sorta izanen da, maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) txanda irekirako zehaztutako programako gaiei buruzkoa. Ehun galderaz osatuko da. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta bakarra izanen da zuzena.
Probak 75 minutu iraunen du.
Kalifikazioa 0 eta 100 puntu bitartekoa izanen da.
Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da; erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderengatik ez da punturik emanen.
Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa bat etorriko da erantzun zuzenen kopuruarekin, erantzun okerrengatiko kenketa egin ondoren.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean ariketa hau gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 50 puntu baino gutxiago izanen), eta erabaki hori aditzera emanen da. Puntuazio hori ez da inoiz 50 puntutik beherakoa izanen. Gutxieneko puntu kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileek ez dute ariketa gaindituko eta ez zaie deituko oposizioko bigarren ariketa egiteko.
1.1.2. Bigarren proba. Praktikoa, idatzia eta baztertzailea. Epaimahaiak aurkeztuko duen kasu praktiko baten gaineko test motako hogei galderari erantzunen zaie.
Probak 30 minutu iraunen du eta kalifikazioa 0 eta 40 puntu bitartekoa izanen da. Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira; erantzun oker bakoitzeko 0,5 puntu kenduko da; eta, erantzun gabeko galdera bakoitzeko, 0,25 puntu kenduko da. Proba gainditzeko 20 puntu, gutxienez, lortu beharko dira eta gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileak ez gaitzat joko dira eta ez zaie deituko bigarren ariketa egiteko.
1.2. Bigarren ariketa. Epaimahaiak zehazten dituen aurkezpen eskaerak beteta, Microsoft Wordeko testu bat ordenagailuz edo testu prozesadore batez landu beharko da.
Bigarren ariketa egun eta ordu beretan eginen da azterketa egoitza guztietan. Hala eta guztiz ere, Epaimahaiak hainbat txanda ezartzen ahalko ditu egun berean edo ondoz ondoko egunetan, beharrezko ekipo informatikoak dituzten gelen erabilgarritasunaren arabera hori behar duten azterketa egoitzetan.
Ariketa horrek 15 minutu iraunen du eta kalifikazioa 0 eta 60 puntu bitartekoa izanen da.
Abiadura eta formatua baloratuko dira, baita akatsik ez egotea edo testuaren zati bat ahaztu ez izana ere. Horrela, Epaimahaiak gutxieneko puntuazioak ezartzen ahalko ditu alderdi bakoitzean proba gainditzeko, Epaimahaiak jakinaraziko duen baremoaren arabera.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean bigarren ariketa gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 30 puntu baino gutxiago izanen).
1.3. Oposizioaldiaren kalifikazioa ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioen batura izanen da.
I-B. Barne igoerako txanda
I-B.1. Oposizioaldia.
1.-Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:
1.1. Lehen ariketa: nahitaezko bi proba bilduko ditu, baztertzaileak izanen direnak. Proba horiek egun eta ordu beretan eginen dira azterketa egoitza guztietan, ekitaldi bakar batean, bata bestearen ondoren eginez.
1.1.1. Lehen proba. Teorikoa, idatzia eta baztertzailea. Test motako galdera sorta izanen da, maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) zehaztutako programako gaiei buruzkoa. Berrogeita hamar galderaz osatuko da. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta bakarra izanen da zuzena.
Probak 40 minutu iraunen du.
Kalifikazioa 0 eta 100 puntu bitartekoa izanen da.
Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira; erantzun oker bakoitzeko 0,5 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderengatik ez da punturik emanen.
Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa bat etorriko da erantzun zuzenen kopuruarekin, erantzun okerrengatiko kenketa egin ondoren.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean ariketa hau gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 50 puntu baino gutxiago izanen), eta erabaki hori aditzera emanen da. Gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileak ez gaitzat joko dira eta, horrenbestez, ez zaie zuzenduko bigarren proba eta ez zaie deituko oposizioko bigarren ariketa egiteko.
1.1.2. Bigarren proba. Praktikoa, idatzia eta baztertzailea. Epaimahaiak aurkeztuko duen kasu praktiko baten gaineko test motako hamar galderari erantzunen zaie.
Probak 20 minutu iraunen du eta kalifikazioa 0 eta 40 puntu bitartekoa izanen da. Erantzun zuzen bakoitzeko 4 puntu emanen dira; erantzun oker bakoitzeko puntu bat kenduko da; eta, erantzun gabeko galdera bakoitzeko, 0,50 puntu kenduko da. Proba gainditzeko 20 puntu, gutxienez, lortu beharko dira eta gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileak ez gaitzat joko dira eta ez zaie deituko bigarren ariketa egiteko.
1.2. Bigarren ariketa. Epaimahaiak zehazten dituen aurkezpen eskaerak beteta, Microsoft Wordeko testu bat ordenagailuz edo testu prozesadore batez landu beharko da.
Bigarren ariketa egun eta ordu beretan eginen da azterketa egoitza guztietan. Hala eta guztiz ere, Epaimahaiak hainbat txanda ezartzen ahalko ditu egun berean edo ondoz ondoko egunetan, beharrezko ekipo informatikoak dituzten gelen erabilgarritasunaren arabera hori behar duten azterketa egoitzetan.
Probak 15 minutu iraunen du eta kalifikazioa 0 eta 60 puntu bitartekoa izanen da.
Abiadura eta formatua baloratuko dira, baita akatsik ez egotea edo testuaren zati bat ahaztu ez izana ere. Horrela, Epaimahaiak gutxieneko puntuazioak ezartzen ahalko ditu alderdi bakoitzean proba gainditzeko, Epaimahaiak jakinaraziko duen baremoaren arabera.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean bigarren ariketa gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 30 puntu baino gutxiago izanen).
1.3. Oposizioaldiaren kalifikazioa ariketa bakoitzean lortutako kalifikazioen batura izanen da.
I-B.2. Lehiaketaldia.
Oposizioaldiko bi ariketak gainditzen dituzten oposiziogileak baizik ez dira pasatuko lehiaketaldira, non merezimendu hauek baloratuko baitira.
Tramitazio Prozesal eta Administratiboko lehiaketaldirako baremoa (barne igoerako txanda).
A) Titulu eta gradu akademikoak. Gehienez ere 12 puntu emanen dira.
-Zuzenbideko lizentziatura edo gradua: 12 puntu.
-Zuzenbidekoak ez diren lizentziatura edo graduak: 10 puntu.
-Zuzenbideko lizentziaturako lehenbiziko hiru kurtsoak osorik: 8 puntu.
-Zuzenbidekoak ez diren diplomaturak: 6 puntu.
B) Lanbide historiala. Gehienez ere 7 puntu emanen dira.
1. Prestakuntza ikastaroetan jasotako ezagutza juridikoak frogatzen dituzten titulu, diploma eta ziurtagiriak, baldin eta ikastaroa eman edo homologatu duena edo deialdia egin duena Justizia Ministerioa izan bada, edo autonomia erkidegoetako justizia arloko organo eskudunen bat, edo ikastaroaren antolatzailea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia izan bada, edo estatuko, autonomia erkidegoetako nahiz atzerriko administrazio publikoen mendeko zentro eta erakunde ofizialen bat. Gehienez ere 5 puntu, ondoko graduazioaren arabera:
IKASTAROAREN ORDUAK | APROBETXAMENDUA EGIAZTATZEN BADU | APROBETXAMENDURIK EGIAZTATZEN EZ BADU |
11 - 29 | 1,00 | 0,50 |
30 - 59 | 1,50 | 0,75 |
60 - 99 | 2,00 | 1,00 |
100 edo gehiago | 3,00 | 1,50 |
Ordu kopururik ageri ez bada edo ikastorduak 10 baino gutxiago badira, ikastaro, ziurtagiri edo diploma ez da baloratuko.
2. Prestakuntza ikastaroetan jasotako informatikako ezagutzak frogatzen dituzten titulu, diploma eta ziurtagiriak, baldin eta ikastaroa zentro ofizial batean edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak onartutako zentro batean eman bada, edo administrazio publikoen mendeko edo haien prestakuntza planetan sartutako erakunde ofizialen batek eman badu. Gehienez ere 5 puntu, ondoko graduazioaren arabera:
IKASTAROAREN ORDUAK | APROBETXAMENDUA EGIAZTATZEN BADU | APROBETXAMENDURIK EGIAZTATZEN EZ BADU |
6 - 29 | 0,75 | 0,30 |
30 - 59 | 1,00 | 0,50 |
60 - 99 | 1,50 | 0,75 |
100 edo gehiago | 2,00 | 1,00 |
Zenbait ikastaroren edukiak berdinak edo antzekoak badira, behin bakarrik baloratuko dira. Ordu kopururik ageri ez bada edo ikastorduak 5 baino gutxiago badira, ikastaro, ziurtagiri edo diploma ez da baloratuko.
C) Atzerriko hizkuntzak jakitea.
Ezagutza maila baloratuko da, zentro ofizialek emandako homologazio-agiriaren bidez frogatuz gero. Oinarrizko maila: 0,5 puntu; erdi maila: 1 puntu; eta goi maila: 1,5 puntu.
Guztira, atal honetan 2 puntu lor daitezke gehienez.
D) Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan (lehen Justizia Administrazioko Laguntzaileak) sartzeko azken bi deialdietan oposizioko ariketak gainditu izana, txanda irekian nahiz barne igoerako txandan: guztira zortzi puntu, gehienez. Gainditutako ariketa bakoitzeko (lehenbizikoa edo bigarrena), 2 puntu.
E) Lan egin izana titular gisa edo bitarteko gisa Justizia Administrazioko kidegoetan edo beste administrazio publiko batzuetako kidegoetan, edo lan-kontratudun gisa (gehienez ere 21 puntu).
-Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan (lehen Justizia Administrazioko Laguntzaileak) ordezko edo bitarteko gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, edo Laguntza Judizialeko Kidegoko (lehen Justizia Administrazioko Agenteak) titular edo bitarteko gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,18 puntu.
-Justizia Administrazioko gainerako kidego edo eskala orokorretan, Idazkari Judizialen Kidegoan eta Epaile edo Fiskalen Kidegoan lan egindako hilabete bakoitzeko, 0.1 puntu.
-Beste administrazio publiko batzuetako kidegoetan edo lan-kontratudun gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,05 puntu.
Hilabetetik beherako aldiak ez dira zenbatuko.
I-C. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen
eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren
edo zuzenbide zibil bereziaren ezagutza baloratzea
(txanda irekiko eta barne igoerako sistemak)
1.-Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialak jakitea.
Bere hizkuntza ofiziala duen autonomia erkidego bateko lurralde eremuan parte hartzen duten oposiziogileei, baldin eta eskabidean aukera hori adierazi badute, dagokien autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza ebaluatuko zaie oposizioaldia eta lehiaketaldia amaitzen direnean eta gainditu ondoren lanpostua lortu duten pertsonen zerrendak ezartzen direnean. Ebaluazioa egiteko, autonomia erkidegoko hizkuntza ofiziala dakitela egiaztatuko da, aurkeztutako frogagirien bidez edo ezagutza maila neurtzeko proba eginez.
Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza baloratzeko puntuazioa soilik aplikatuko da autonomia erkidego horretako eremuan eta soilik izangaiak parte hartzen duen lurralde eremuan gainditu duen pertsona kopurua ezartzeko. Beraz, puntuazio hori nahitaezko ariketetatik bereizi beharko da.
Gehienez 18 puntu emanen dira, izangaiak frogatu duen ezagutza mailaren eta ondoren ezartzen diren baloratzeko irizpideen arabera:
Kataluniako autonomia erkidegoan:
-B mailako ziurtagiria: 6 puntu.
-C mailako ziurtagiria: 12 puntu.
-D mailako ziurtagiria: 18 puntu.
Hizkuntzaren ezagutza frogatzeko Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira, edo horren baliokideak, Kataluniako Generalitat-eko Lehendakaritza Departamentuaren uztailaren 21eko PRE 228/2004 Agindua betez.
Nafarroako Foru Komunitatean:
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluak zehazten dituen eremu euskaldunean eta eremu mistoan:
-Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A2 edo B1 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan lau urrats gainditu izanarena: 6 puntu.
-Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan zortzi urrats gainditu izanarena: 12 puntu.
-EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den beste tituluren bat izatea, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan hamabi urrats gainditu izana: 18 puntu.
Euskal Autonomia Erkidegoan:
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
-2. hizkuntz eskakizuna: 6 puntu.
-3. hizkuntz eskakizuna: 12 puntu.
-4. hizkuntz eskakizuna: 18 puntu.
Valentziako Autonomia Erkidegoan:
-Valentzieraren oinarrizko mailaren ziurtagiria (mintzamena eta idazmena): 6 puntu.
-Valentzieraren maila ertainaren ziurtagiria (mintzamena eta idazmena): 12 puntu.
-Valentzieraren goi mailaren ziurtagiria (mintzamena eta idazmena): 18 puntu.
2.-Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil bereziari edo foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzaren ebaluazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezten diren izangaiei, eskabidean hala eskatuz gero, aurreko atalean azaldutako moduan eta ondorio berberekin, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil bereziari eta foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzak ebaluatuko zaizkie. Sei puntu emanen dira atal honetan, betiere nahitaezko ariketetan lortutako puntuetatik bereizita, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan lehentasun hurrenkera ezartzeko bakarrik balioko dute.
Balorazio irizpideak:
A) Ezagutzak agiri bidez frogatzea aukeratzen duten oposiziogileentzat, hauek izanen dira agiri baliodunak:
1. Zuzenbideko lizentziatura, eta horren barnean, irakasgai hauek:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Zibil Autonomikoa.
I. UD, 1953ko plana: 90 ordu.
II. Deustuko Unibertsitatea, 1998ko plana: 60 ordu.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila 1.
I. Deustuko Unibertsitatea, 1993ko plana: 30 ordu.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibileko eta Zuzenbide Zibil Autonomikoko masterra: 540 ordu (54 kreditu).
3. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibileko espezializazioaren diploma (ikasgelan): 220 ordu (22 kreditu).
4. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibileko espezializazioaren diploma (on line): 210 ordu (21 kreditu).
5. Zuzenbideko doktoregoa: (gutxienez, 60 ordu: 6 kreditu).
a) Zuzenbideko doktore titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko tesiarekin.
b) Zuzenbideko doktorego ikastaroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak.
B) Azterketa egitea aukeratzen duten oposiziogileek test motako galdera-sorta bati erantzun beharko diote. Berrogei galdera izanen dira, bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta horietatik bakarra izanen da zuzena.
Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da. Erantzuna okerra bada edo galderari erantzuten ez bazaio ez da batere punturik emanen. Ariketa gainditzeko gutxienez 20 puntu lortu behar dira.
Galdera-sorta zerrenda honetako gaiei buruzkoa izanen da:
Azterketarako gaiak
1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena Foru Zuzenbide Zibilaren arloan. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko legeak. Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak; iturrien sistema. Zuzenbide osagarria. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibileko legeen izaera.
2. Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde eremua eta eremu pertsonala: Lur Laua eta hiribilduak. Bizkaitar forudunak eta bizkaitar forugabeak. Bizkaitarren betebeharrak. Bizkaitar forugabeen eskubideak. Atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna Bizkaian. Lege gatazkak eta irizpideak.
3. Bizkaiko Foru Zibila. Tronkalekotasuna: definizioa. Tronkalekotasunaren eskubideak eta betebeharrak. Auzotasun zibila eta tronkaletkotasuna. Saka eskubidea: eskuratzeko lehentasuna, ukitzen dituen ondasunak, deiak eta tasazioa; "Saka": bidezko kasuak.
4. Bizkaiko Foru Zibila. Nahitaezko oinordetza: senipartea eta senipartedunak; jaraunskabetzea. Ahaide tronkalen eskubideak, jaraunsteko hurrenkera. Abintestato oinordetza: jaraunsteko hurrenkera. Testamentu bidezko oinordetza: Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilean onartzen diren testamentu motak. Testamentu-ahalordea.
5. Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzaren ondasun-eraentza: ezarpena eta aldaketak. Lege araubide osagarria, eta hori zehazteko arauak. Foru komunikazioa: sorrera, finkapena eta amaiera. Foru komunikazioa eta amaieraren arrazoia. Ondasunen administrazioa eta erabilera, ezkontzak dirauen bitartean. Eraentza ekonomikoaren iraungipena.
6. Arabako Foru Zibila. Lurralde eremua eta eremu pertsonala. Aiarako oinordetza araubidea. "Gozamen poderosoa".
7. Gipuzkoako Foru Zibila. Lurralde eremua, eremu pertsonala eta funtzionala. Oinordetzak. Baserriaren oinordetza heriotzaren bidez antolatzea.
II. ERANSKINA
.................. jaunak/andreak (helbidea: ................................................................; adina: ....................; nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ..................) zin edo agindu egiten dut, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario izenda nazaten, ez nautela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi, ez nagoela desgaitua funtzio publikoetan aritzeko, eta ez dudala lege-xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik.
........(e)n, ......(e)ko ......aren ......(e)(a)n
Deklaratzailea
III. ERANSKINA
Onartua izateko eskabidea betetzeko jarraibideak
Irakurri arreta handiz eta bete hurrengo jarraibideak. Jarraibideak bete ezean zure datuak oker gera daitezke gero dokumentu honen irakurketa elektronikoa egiteko.
Jarraibide orokorrak
-Idaztean erabili soilik boligrafo beltza edo urdina, eta idatzi zerbait gogor eta lauaren gainean.
-Datuak bete baino lehen aztertu ondo eskabideko "Karaktereen eredua", letrak, zenbakiak eta ikurrak ematen baitira bertan.
-Idatzi karaktereak (letrak, zenbakiak eta ikurrak) laukietan, "Karaktereen ereduan" adierazi bezala. Ez erabili ereduan agertzen ez den ikurrik.
-Lauki bakoitzean karaktere bakarra (letra, zenbakia edo ikurra) idatzi behar duzu. Ez idatzi inoiz laukiaren ertzen gainean. Ez idatzi ezer laukietatik kanpo.
-Ondo begiratu idaztean boligrafoak etenik gabeko marra uzten duela, eta datuak kopietan ere idazteko moduko indarraz idatzi.
-Zerbait oker jarri baduzu ez ezabatu edo zuzendu laukian bertan. Oker dagoen laukia bete edo gaineztatu osorik eta gero idatzi karaktere zuzena hurrengo laukian.
Laukia osorik beteta badago oker idatzitako karakterea baliorik gabe geratuko da. Ez ezabatu edo zuzendu ezer.
-Deiturak, izena, udalerria eta beste datu batzuk luzeegiak badira, saia zaitez ulertzeko moduan laburtzen. Ez laburtu lehen deitura. Erabilik soilik "Karaktereen ereduan" agertzen diren ikurrak.
-Etxebizitzari buruzko atala betetzean (13. laukia), beheko solairuan edo solairuartean bada, idatzi 0.
-Telefonoari buruzko atala betetzean (18. laukia) idatzi zenbakiak bakarrik; ez utzi lauki hutsik edo ez idatzi banaketa-ikurrik aurrezenbakiaren eta zenbakiaren artean.
-Hitz bat baino gehiago idatzi behar den ataletan (izena, helbidea, etab.), utzi lauki huts bat hitz batetik bestera.
-Eskuz idatzi behar duzun laukietan (19 eta 28. laukiak) idatzi letra argia eta irakurterraza. Ez idatzi ezer laukitik kanpo.
-Ez ahaztu eskabidea sinatu behar duzula, dagokion laukian. Ez sinatu laukitik kanpo.
-Ez tolestu "Onartua izateko eskabidea", eta ez zikindu boligrafoarekin.
-Ez idatzi datuak bata bestearen gainean.
Eskabidean eskatzen diren datu jakin
batzuei buruzko jarraibide bereziak
-Kidegoaren kodea (20. laukia). Kidegoari dagokion deialdian ageri dena.
-Desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuak (23. laukia). Desgaitua bazara bakarrik bete behar duzu, eta hartu ondokoak kontuan: A) Deialdiaren arabera, desgaituentzako kupo bat edo bi egon daitezke. Bakarra badago, jarri X bat "desgaitasun orokorrerako gordetakoak" laukian, ez beste inon. Baina egokitzapena ere eskatu baduzu, bete lauki hori. B) Desgaitasuna dutenentzat gordetako kupoetara aurkezten ez bazara baina elbarria zarelako probak egiteko egokitzapena eskatu behar baduzu, bete bakarrik "egokitzapena eskatzen du" laukia.
-Azterketa egiteko probintzia eta horren kodea (26 eta 27 laukiak). Adierazi azterketa egiteko aukeratu duzun hiria (26 laukia) eta horri dagokion kodea (27 laukia), deialdian halakorik eskatzen bada, ondoren zehaztu bezala: Albacete 02; Bartzelona 08; Burgos 09; Cáceres 10; Ceuta 51; Las Palmas 35; Logroño 26; Madril 28; Mallorca 07; Melilla 52; Murtzia 30; Oviedo 33; Iruña 31; P.G. eta B.-Madril 28; Santander 39; Coruña 15; Sevilla 41; Tenerife 38; Valentzia 46; Valladolid 47; Gasteiz 01; Zaragoza 50.
-Ordaindu behar duenak (subjektu pasiboa) sinadura eta data jarri behar ditu agiri honen atzealdean horretarako dagoen tartean, behean, ezkerraldean.
-Ordaindu beharreko diru kopurua:
Idatz ezazu autolikidazioan azterketa egiteko eskubidearen tasaren zenbatekoa. Deialdia egiten duen aginduan dago zehaztuta.
-Ordaintzeko lekua. Erakunde laguntzaileetan (bankuak, aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak), sarrera-agiri hau aurkeztuz. Ez da beharrezkoa kontu bat irekita edukitzea.
-Ordainketaren frogagiria eta eskabidea:
Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzerakoan, eskabidea aurkezten duzunean, eskatu erakunde laguntzaileari interesdunarentzako alea, eskubideak ordaindu dituzula frogatu ahal izateko, eta Administrazioarentzako alea. Azken hori deialdiaren oinarrian adierazten denaren arabera aurkeztu beharko da.
IV. ERANSKINA
.................. jaunak/andreak (helbidea: ................................................................; adina: ....................; nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ..................), Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen probetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu baitut, baimena ematen dut deialdi honetako hautapen prozesuko instrukzio organoak nire nortasun datu pertsonalak kontsultatu eta egiaztatu ahal ditzan Administrazioaren artxibo, datu base eta bestelako dokumentu-funtsetan.
........(e)n, ......(e)ko ......aren ......(e)(a)n
Deklaratzailea
Iragarkiaren kodea: E1010497
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
