78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, okupatu aitzineko aktak egiteko,
"Hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta zoladura emateko proiektua, Los Arcosko Ruiz de Alda kalean"
proiektuari dagokion desjabetze espedientean

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak 2010eko otsailaren 17an hartutako erabakiaren bidez entitate honek onetsi zuen "Los Arcosko Ruiz de Alda kalea zolatzeko eta hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko proiektua-Hornidura, saneamendua eta euri uren sareen trazadurako lehenengo aldaketa" eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zen, onespenak berekin baitzekartzan.

Erabaki hori 2010eko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, baita prentsa idatzian (2010eko martxoaren 4an) eta Los Arcosko Udaleko iragarki oholean ere.

Jurramendiko Mankomunitateko burutzaren aurtengo martxoaren 26ko ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen aipatu proiektua eta berak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; orobat ebatzi zen aurkeztutako alegazioa, baita deklaratu ere ukitutako ondasun eta eskubideak deklaratu beharra (2010eko apirilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Gobernuak, 2010eko maiatzaren 31ko erabakiaren bidez -ekainaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua- , presakoa deklaratu zuen delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz,

Ebatzi da:

1. "Los Arcosko Ruiz de Alda kalea zolatzeko eta hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko proiektua-Hornidura, saneamendua eta euri uren sareen trazadurako lehenengo aldaketa" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2010eko uztailaren 2an Jurramendiko Mankomunitatean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala behar bada, behin betiko okupaziokoak.

ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

POLIG.

FINKA

JABEA

LABORE MOTA

ZORTAS.

ml

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

m²/ml

m2

BEHIN BETIKOA

m2

KUTX.

Los Arcos

6

636

IMAS ECHEVERRÍA, M.ª CARMEN

LARREAK

44

12

528

1

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan eta Los Arcosko Udaleko iragarki oholean argitaratuko da, eta titular ukituei jakinaraziko zaie banakako zitazio zedularen bidez.

Lizarran, 2010eko ekainaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L1010923