2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Torralba del Ríoko Udalak, 2010eko ekainaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Torralba del Rioko UE-10 lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, José Ruiz de Gaona Lozak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Berariaz adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektua behin betiko onetsiko dela.
Torralba del Rion, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.
Iragarkiaren kodea: L1010836