2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udalak Lezkairun dituen L35, L44 eta L52 lurzatiak besterentzea, prozedura irekiko lehiaketa publikoaren bidez, prezio itunduko etxebizitza babestuak sustatzeko
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko ekainaren 2an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 02-JUN-10 (3/UV).
"Ikusirik komeni dela lehiaketa publikoaren bidez besterentzea Udalaren lurzati batzuk, salmentarako eta alokairurako prezio itunduko etxebizitzak eraiki beharrez, eta Hirigintzako Udal Gerentziako legelariaren 2010eko maiatzaren 20ko txostenarekin bat, espedientean baitago,
ERABAKI DA:
1. Lurzati hauek besterengarri deklaratzea: L35.1, L35.2, L35.3, L35.4, L35.5, L44.1, L44.2, L44.3, L44.4, L44.5, L52.1, L52.2, L52.3, L52.4 eta L52.5, U.I. XVI/S1 Lezkairuko Udal Planeko ARS3 banaketa eremuko Plan Partzialekoak.
2. Prozedura irekiko lehiaketa publikoaren deialdia egitea, Lezkairuko ARZ.3 banaketa eremuko oinarrizko unitate bakoitza hiru lotetan besterendu edo saltzeko, bertan salmentarako eta alokairurako prezio itunduko etxebizitza babestuak sustatu beharrez, aipatu L35.1, L35.2, L35.3, L35.4, L35.5, L44.1, L44.2, L44.3, L44.4, L44.5, L52.1, L52.2, L52.3, L52.4 eta L52.5 lurzatietan eraikitzen diren merkataritzako lokal guztiak eskuraturik, hori guztia, espedientean dagoen baldintza-agiriarekin bat, onetsi baita."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, 2010eko ekainaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1010188