78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Otiñanoko Kontzejuak, 2010eko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Otiñanon, 2010eko ekainaren 1ean.-Kontzejuko burua, Jaime Arzoz Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1009702