78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Ordezko bake epailearen hautaketa

Orontzeko bake epaile ordezkoaren izendapen epearen akabantza hurbil dagoenez, deialdi publikoa iragarri da kargu horretan aritzeko interesa duten guztiek beren eskaera egin diezaioten Udalari. Hartan adierazi behar dute betetzen dituztela Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun naturalean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea, 13:00ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orontzen, 2010eko ekainaren 9an.-Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L1010198