78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABE

Enkante publikoa, Olabeko Kontzejuaren
belarrak errentan emateko

2010eko uztailaren 17an, larunbatarekin, enkante publikoa eginen da, gutun-azal itxiaren bidez, Olabeko Kontzejuaren bazkatokietako 290 Ha errentan emateko.

Hasierako prezioa da 3.500 euro urtean, 8 urterako.

Baldintzen agiria interesdunen eskura dago, Olabeko Kontzejuaren ostatuan.

Eskaintzak Olabeko Kontzejuaren ostatuan aurkeztu beharko dira, argitalpen honen ondoko egunetan eta betiere enkantearen dataren aitzin.

Argibiderik nahi izanez gero, Kontzejuarekin harremanetan jar daiteke telefono hauetara deituta: 690297350/656604524.

Olaben, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, Mikel Uriarte.

Iragarkiaren kodea: L1010816