78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Hirigintza hitzarmena. Onespena

Corellako Udalak, 2010eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Corellako Udalaren eta Tamara Oradre Bellosoren, Promociones Residencial Araceli, S.L.ren, Ascensión Lázaro Lainezen eta Navarra Urbana, S.L.ren artekoa, hain zuzen ere UE-3 unitateko ezponda egitearen ondorioz ukitutako lurren okupazioa arautzeko, horien jabeak eurek baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1010794