2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa AR-1ko UE 2 birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko maiatzaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betikoz onestea 1. banaketa eremuko 2. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan. Unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatu du, Cañeteko hodiko pasabide zortasun iraunkorrak 2.7.4 eta 2.7.5 lurzatietan eragiten duen ukipenaren ondoriozko aldaketak jaso beharrez.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea bete dadin.
Corellan, 2010eko ekainaren 16an.-Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1010693